Anne Bisagni-Faure Bordaleko Errektoreak murgiltze eredua mehatxatzen du, Hiriburuko eskola publikoan murgiltze eredua debekatu nahi baitu eta jakinarazi baitu hemendik aitzina ez dela gehiago murgiltze gelarik idekiko. Euskararen kontrako eraso zuzena da. Momentuz eskola publikoetan da debekua, baina argi da argumentu berdinekin gu ere erasotzen ahal gaituela.
Euskal jendarteari dei egiten dio Seaskak, bere hizkuntza defenda dezan. Espero dezagun gauzak berriz bideratuko direla eta Bordaleko Errektoreak bere hutsegite larria berehala konponduko duela. Ez balitz hala, Seaska ere mobilizatuko da Murgiltze eredu publikoaren defentsan. Momentuko eta lehen urrats gisa, Hiriburuko eskola publikoko burasoek izenpearaztea galdegin duten petizioa izenpetu eta zabaltzea galdegiten dizuegu.
Seaskako Batzorde Eragilea