Aller au contenu principal

FUTBOLA IKASTOLEN ALDE

Soumis par admin le mer, 2019/07/08 - 12:03

Agorrilaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, Donibaneko Kexiloa kirolzelaian, futbol partida eder baten ikusteko aukera izanen da.

Seaska ikastolen federazioak eta FC Garazi klubeak antolatzen duten gertakarian Donostiako Real Sociedad taldeko emazteak eta Bordaleko Girondins taldekoak arituko  dira.

Goi mailako partida izanen da : alde batetik, Errealak Atletico Madrid klubaren aurka, kopa irabazi baitu joan den ekainean, eta bertzalde, Bordaleko neskek txapelketa 4° bururatu dute eta uda huntan ainitz azkartu dira.

Bi taldeen artean nazioarteko selekzioetan ari diren 10 jokolari badira bederen.

Nahiz eta lagun arteko partida izanen den, prestaketa seriosa izanen da bi taldeendako : D1 eta Liga txapelketak ondoko egunetan hasiko baitira.

Matxaren irabaziekin, Baionako Estitxu Robles kolegioaren ikasgela batzun antolaketa  pagatzen ahalko dugu.

 

Erreala, aitzindaria den klubea !

Erreala kluba aitzindaria izan da emazteen futbolaren garatzeko: nesken taldea 2004 urtean sortu zuten eta 2012 urtetik goiti profesionala da (informazio gisa, Real Madrid klubeak bere emazte taldea orain bakarrik sortu du)

Taldea urratsez urrats aitzinatu zen, goi maila lortu arte. Joan den ekainean, Madrilgo Atleticoren aurka Erreginaren Kopa ospetsua irabazi zuen.

Usaian Zubietako zelaian aritzen dira Erraleko emazteak bainan behin baino gehiagotan gertatu zaie Anoeta zelaiaren harmailak betetzea (kasik 25 000 ikusle bildu ziren Athletic-en kontrako derby delakoaren karietan)

Taldean, nazioarteko selekzioetan aritzen diren jokolariak badira:

  • Nahikari Garcia & Mariasun Quiñones Munduko Kopan aritu ziren eta  Munduko txapeldun Amerikarren kontra kasik balentria egin zuten
  • Nerea Eizagirre eta Carla Bautista iaz Europako txapeldunak izan dira Sub19 selekzioarekin
  • Kiana Palacios, Los Angeleseko klubatik pasatu ondotik, Mexikoko   selekzioan ari da.

 

Bordaleko Girondins, anbizio handiko taldea

Girondins klubaren emazte taldea 2015 urtean bakarrik sortu zuten, Blanquefort hiriko Entente Sportive  klubarekin elkartuz. (Bordaleko hiri inguruan kokatua den Blanquefort herrian, neskak futbolean ari ziren 1981 urtetik)

Ondoko urtean, 2016an, taldea lehen mailara iristen da. Urte guziz hobetzen ditu bere emaitzak eta azken txapelketaren laugarrena izan da, PSG edo sei aldiz Europako txapeldunak izan diren Olympique Lyonnais klubeko «basa andereen» gibelean.

Taldea uda huntan azkartu da.

Publikoak Viviane Asseyi eta Charlotte Bibault, Frantziako selekzioarekin Munduko  Kopan aritu diren  jokolariak, jadanik ezagutzen ditu. Final laurdenetan Amerikar txapeldunen kontra kasik balentria egin baitzuten.

Bainan ez dira azpimarratzen ahal diren jokolari bakarrak: Estelle Cascarino,  Claire Lavogez, Ouleymata Sarr, Ines Jaurena, Erin Nayler (Zelanada Berria) Kathellen Sousa (Brasil) Khadija Shaw (Jamaika) edo Camille Surdez (Zuiza) selekzioetan ere ari dira.

Taldearen kapitaina Sophie Istillart Baionan sortu dela ohartarazten ahal dugu ere.

Behin baino gehiagotan, taldeak Matmut zelaia handia betetzeko aukera izan du.

 

Txartelak salgai             

Prezioa: 10 € & 5 € (16 urte peko haurrendako)  Iparraldeko Turismo Bulegoetan edo interneten bidez: www.musikaze.net/seaska

 

20190806_164641[1].jpg