Aller au contenu principal

GLISSEGUNA SURF TXAPELKETA 2018

Soumis par admin le mar, 2018/25/09 - 14:33

Glisseguna pestaren karietan, Lapurdi Surf elkarteak bere "Glisseguna surf txapelketa" txapelketa antolatu du.

Irailaren 15ean, larunbatarekin,  La Barre guneko Glisseguna animazio egunaren bezperan, Lapurdi Surf elkarteko surflariek urte guziz "Amodiozko Ganbararen " hondartzan antolatzen duten txapelketa proposatzen zuten.

Uhainak ederrak ziren (1,50 / 2 metro ingurukoak) eta egun osoan neskak, gazteak eta taldeak bat bertzearen kontrako norgehiagokan aritu dira.

Azpimarratzekoa da arratsaldean egin den saioa : surflariak taldeka ari ziren (talde kide bakoitzak uhainen gainean lortu zituen punduak gehituz, "tag team" formatuzko lehiaketa moduan) eta soka tiran edo ezpartinen botatze jokoetan ere punduak irabazten ahal ziren.

 ©Vincent Lantignac/Lapurdi Surf

 

Txalapartariak eta Zarautzeko aizkolari bat jin ziren ere surflarien animatzera.

  ©Vincent Lantignac/Lapurdi Surf

  © Seaska / Garapena

 

Ororen buru txapelketaren maila ona izan da, antolatzaileek zehaztu duten bezala.

Miarritzeko talde batek irabazi du Angelu eta Zarautzen aitzinean

© Vincent Lantignac - Lapurdi Surf

 

Glisseguna Surf - 2018 - ©Lantignac.jpg