Bernat Etxepare lizeoak eraikin berria hornitzeko « Hazten gaitu, hazten dugu » kanpaina antolatu zuen 2016ko maiatzetik aitzina.
Kanpaina arrakastatsu honen bukaera ospatzeko, egun borobila antolatua da, martxoaren 10eko larunbatarekin. Euskalzale eta laguntzaile, etor gurekin lizeo berri zoragarri honen ospatzera.
- 10.00etan, “Euskararen sagartzea”-ren landatzea eta estrena.
- 10.00etatik goiti, lizeoaren bisita
- 12.00tan, lizeo berrian, aperitifa.
- Ondotik bazkaria.
- Arratsaldean, animazioak, haurren xokoa, pailazoak, puzgarriak, mutxikoak.
- 21.00etatik goiti, kontzertuak.
Kanpainaren helburua, lizeo berriko hornidura guziak ordaintzeko behar izan diren 300 000€ biltzea zen. Kanpaina biziki polita eta aberasgarria izan da lizeoko partaide guzientzat, izan ikasle, guraso, langile edota irakasle. Gaur egun, oraindik 50 000€ eskas ditugu halere, eta martxoaren 10eko, beharra osoki betetzea dugu helburu.
Horretarako, sagarrondoak salduko ditugu, azken sagarrondoen banaketa ondoko neguan eginen delarik.
“Hazten gaitu, hazten dugu” zenbaki batzuekin :
- 3 700 laguntzaile,
- 2 500 sagarrondo banatuak,
- 600 sagarrondo Baionan landatuak izanen direnak,
- 40 ekitaldi antolatuak (antzerki, dantza ikusgarri, merkatu animazioak, hitzaldiak, bertso edo kantu afariak...),
- 12 euskararen sagartze herrietan (Hazparne, Itsasu, Kanbo, Uztaritze, Gabadi, Suhuskune, Sara, Donostia...),
- 45 herriko etxeren laguntza,
- 110 ikastola, elkarte, enpresa,
- 458 ordu kalkulu orri batean listak kudeatzen...
“Euskararen sagartzea” eta euskarak merezi duen lizeo berria ospatu dezagun denek elgarrekin.