Aller au contenu principal

XALBADOR KOLEGIOAK EUSKARA OSPATU DU

Soumis par admin le ven, 2015/11/12 - 11:14
Xalbador Kolegioko ikasleek ere euskararen eguna ongi ospatu zuten !
Aurten ere egun horren ospatzea erabaki zuten Xalbador kolegioko erakasle eta arduradunek, ikusiz gai horrek duen garrantzia : Euskara Seaskaren proiektuaren ardatz nagusia izanik, kolegio guziak Euskararen erabilpenaren aldeko beste urrats bat eman du, egun berezi bat antolatuz, ikasleekin elkarlanean.
Aurten 3.eko ikasleak izan dira animazioen antolatzaileak eta eramaileak. Goizean kolegioan tailerrak antolatu zituzten : SUKALDARITZA eguberriko xokoletak egiteko, KARAOKE, DANTZA, AKROBAZIA, EUSKAL  XIFUMI, ERRELEBU jokoak, MARRAZKETA, MUS PARTIDEN xokoa, ZINEMA xokoa, MAHAIN JOKOEN xokoa.
Arratsaldean desfilea mozorroturik egin zen Kanboko plazaraino. Euskararen aldeko mezuak zabaltzeko parada izan zen.
 
Xalbador EE 2015 -1.JPG