Omiasainduko bakantza bezperan, Etxepare lizeoko ikasleak eat familiak sagarrak bildu zituzten Pagolan, etortzeko kuraia izan zutenen artean ! Egun izigarri pollita izan zen (lan) giroaren aldetik eta etekin pollita egin zen. Bi tona sagar bildu zituzten eta Jean Claude eta Mirentxu laborariei ere laguntza gehiago emaiteko denbora izan ginuen. Denak izigarri kontent, izigarri untsa errezebituak ere, hauen taloekin eta Ramon Beraetxeren sagarnoarekin goxatuz finitu genuen eguna eta denak prest errepikatzeko heldu den urtean. Orain sagar jusa egina da, mila pinta pasa, lizeoan dira eta urtero bezala familia bakoitzak kutxa bat erosi behar du saltzeko (edo edateko) , 20€ kutxa (6 boteila). Oraindanik hartzen ahalko dituzue eta tutoregotza egunean ere salduko ditugu.
- Seaska
- Organisation
- Ikastolak
- Infos
- Offre d'emploi
- Aider