Aller au contenu principal

ATE IDEKIAK

Soumis par editorea le mar, 2024/06/02 - 15:30

Urte guziz egiten zen bezala, otsailaren 10ean, Lapurdi, Baxe Nafarroa et Xiberuko 33 ama-ikastolak bisitatzen ahalko dira, “ate idekiak” karietara.

Interesatuak diren familiek gai guziak aipatzen ahalko dituzte, xehetasunak eskuratzeko gisan: eskola egunaren antolaketa, urtean zehar eramaiten diren proiektu pedagogiko desberdinak, kopuru ttipiak, ikaslearen jarraipena, gastuak, nola egin burasoek euskara ez dakitelarik, goizeko eta arratsaldeko haurtzaindegia, proiektu artistikoak, ateraldiak eta abar…

Ikastolak, elkarte eskolak moduan antolatuak dira, horrek erran nahi du burasoen elkarteak ikastetxearen ibilmoldea segurtatzen duela. Larunbatean, elkarteko batzordeetan parte hartzen duten burasoak hor izanen dira galderei erantzuteko.

Gure ikastolek haurrak onartzen dituzte 2 urtetik goiti, garbiak direlarik: gisa hortan, haurrek ez baldin badute euskararik entzuten etxean (gaur egungo familia gehienetan iragaiten den bezala) ahal bezain goizik eskolatuak izateko aukera eskaintzen diegu. Ikastoletan erabiltzen den “murgiltze” ereduaren bidez, haurrek eskolan iragaiten duten edozoin momentuan, euskaraz entzuteko eta erabiltzeko aitzakia izanen dute (ikasgelan, jantegian, aire hartzeetan, ateraldietan…)

Naturalki, etxean entzuten duten ama hizkuntzaren ikasteko martxan ezarri dituzten prozedura berdinak erabiliko dituzte. Bertzalde, jadanik euskaraz mintzatzen baldin badira etxean, ikastolan balorizatuak sendituko dira eta pixkanaka hizkuntza eskolara ere bereganatuko dute. Kontutan hartu behar da ere bertako euskalkiak zainduak direla.

Berantago, CE1tik goiti, frantsesa irakutsia zaie, lehen mailaren bukaeran bi hizkuntzak menperatzeko gisan.

Image
Argazkia Guillaume Fauveau

Ikastolan, Freinet-ren pedagogiaren eraginez, beti saiatzen da haurra bere ikas prozesuaren erdian ezartzea: pedagogia aktiboa (haurra aktore/motorre izateko gisan), pedagogia desberdindua (haur bakoitzak bere ikasteko erritmoa baitu) ala proiektuzko pedagogia erabiliz (ikasten duenari zentzua emaiteko, haurrari ekoizpen konkretu baten helburua emaiten diogu: ikuskizuna, erakusketa, baratzea…)

Gure euskal hizkuntza ikasgai bat baino gehiago da : ikastolan, haurrak euskal kulturaren aniztasuna, aberastasuna eta berezitasuna bizitzeko parada ukaiten du. Ondorioz, gure kulturaren aktore kreatibo baten bilakatzeko aukera eskaintzen diogu, gizartean integratua eta ongi izateko tresnak emanez. Bere nortasuna eraikitzen du.

Irakasleek Hezkunde Ministeritza eta Euskal Kurikulumaren egitarauak segitzen dituzte bainan beren oinarriak batez ere hurbiltasuna, ingurumenaren deskubritzea eta autonomia irakastea dira.

Urtean zehar, jarduera desberdinak antolatzen dira: adibidez ateraldiak (mendian ala baserrian), eskolan bertan den baratzearen zaintzea, kantuak & dantza tailerrak, bertsularitza (hirugarren zikloan) konpetizioaren ordez elkartasuna eta elkarlana bultzatzen dituzten “Bizijolas” kirol saioak….

Gainera, ikastolako haurrek herriko animazioetan parte hartzen dute, bertze eskoletako ikaslekin batera (Olentzero, Ihauteriak, Korrika…)

Azkenean, garrantzitsua da oroitaraztea ikastoletan zailtasunean diren haurrei ere harrera egiten ahal diegula, “integrazio batzordearen” laguntzarekin.

Ikastolen sarea Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan hedatzen da: beti bada ikastola bat zure etxetik hurbil !

Xehetasun gehiagorentzat, 05 59 52 49 24 zenbakirat dei ezazu lasai. www.seaska.eus webgunea ere lagungarria izan daiteke.

Otsailaren 10eko ordutegiak
Ahetze – Alhorga ikastola  10 :00 /12 :00
Aloze - Basabüruko ikastola - 10:00 / 13:00
Amikuze – Donapaleu / St Palais : sur rendez-vous au 05.59.65.83.01
Angelu Kimua ikastola 09:00 / 12:00
Arberoa Donamartiri / St Martin Arberoue
Azkaine 10 :00 / 12 :00
Azkarate Munhoa ikastola 09 :30 / 12 :30
Baigorri 09 :00 /12 :00
Baiona Oihana 9.30 café – 10 :00 Présentation
Baiona Polo – Hirondo 09 :00 – 12 :30
Bardoze Xarnegu ikastola 09 :30 / 12 :00
Bidarte Uhabia ikastola 10:00 / 12:00
Biriatu 10 :00 / 12 00
Basusarri Biez Bat ikastola 09 :30/12 :30
Beskoitze 10 :00 / 12 :00
Bokale / Boucau Hatsa ikastola 09 :30 – 12 :00
Donibane Lohizune St Jean de Luz
Garazi 09 :30 / 12 :30
Hazparne Ezkia ikastola 09:00 / 12:00
Hendaia 10 :00 – 13 :00
Hiriburu St Pierre d’Irube 09:00 / 11:30
Itsasu Arrokagarai ikastola 10:00 / 12:00
Lekorne / Mendionde Baigura ikastola 10:00 / 12:00
Kanbo Errobi ikastola 10:00 / 12:00
Miarritze - Itsas Argi ikastola 09:00 / 12:00
Ortzaize 10:00 / 13:00
Oztibarre
Sara 10 :00 /12 :00
Senpere – Zaldubi 09 :30 / 12 :00
Sohuta – Epherra ikastola 10:00 / 13:00
Urruña 09 :30 / 12 :30
Uztaritze Louis Dassance ikastola 09 :00 / 12 :00
Ziburu Kaskarotenea ikastola 09 :30 – 12 :30

Image
Afitxa Ate Idekiak 2024