Gaur, irailaren 4ean, Seaska federazioak bere bortzgarren kolegioa irekiko du Senperen.
Senpere, Azkaine, Sara, Zuraide, Basusarri, Arrangoitze, Ahetze, Arbona & Ainhoako ikasleak eskolatuko ditu.
Ikastetxe berriaren izendatzeko, burasoek 17° mendeko Senpereko andere baten izena hautatu dute. Lapurdiko eskualde huntako emazteek jasan zuten "sorginen ihiziaren" sinboloa da
Lanak joan den urteko abenduan hasi ziren eta lehen fasea bururatua da : 4 ikasgela, IEP gela, estudio gela, jantegia eta bulego batzuekin.
Omiasainduko oporretan, bigarren fasea prest izanen da : aterbea /kiroldegia baita ere liburutegia laborategiak eta bertze ikasgela batzuekin.
Sartze on Kattalin Elizalde kolegio berriko ikasle, irakasle, langile, buraso guzier !
Irudia