Irailaren 29an, Angeluko La Barre gunean, Glisseguna animazio egunaren 21garren edizioa iragan zen .
Gertakaria 2003 urtean sortu zuen Seaskak, gazteek maite dituzten kiroletan ere euskarak bere leku osoa bazuela frogatzeko.
Gaur egun Angeluko Kimua ikastola eta Bokaleko hatsa ikastolen laguntzarekin antolatzen da.
Aurten ere, egun osoan, surf skate roller eta bertze kirolak deskubritzeko parada izan zen.
Zoritxarrez ez zen uhainik izan eta itsasoan iragan behar ziren animazioak ezeztatu behar ginituen
Hala ere publikoa numbrean hurbildu zen, Angeluko itsas bazter politaren gozatzeko.
Irudia
Irudia
Irudia