Skip to main content

LEHENDAKARITZA BERRIA

Submitted by editorea on Az, 2025/22/01 - 10:35

Zazpi urteren buruan, Peio Jorajuria lehendakariak bere kargua utzi zuen abenduan iragan zen Ikastolen Kontseiluan. Bere erabakiaz berri eman zuen aitzinetik Saskako Batzorde Eragileari, ondorioz, bere segida behar den bezala antolatzeko astia hartua izan da.

Ondorioz, urtarrilaren 13tik goiti, Seaskak Lehendakaritza berri bat badu. Oraindik goiti, hiru buraso izanen dira Seaskaren buruan : Sophie Layus, hezkuntzaz arduratzeko baita ere Hezkunde ministeritzarekilako harremanak segitzeko, Erik Etxart, boz eramaile gisa eta Ikastolen Elkartearekin harremanak sendotzeko, eta Antton Etxeberri ikastolen garapenaz arduratuko da, Seaska eta herriko etxeen arteko harremanak segitzeko.

Desafio handiak izanen ditu hirukoteak: euskarazko lanbide heziketaren garatzea, bigarren lizeo baten sortzearekin, euskarazko azterketen gaia eta ikastola "txiki" batzuen sendotzea (Beskoitze, Bokale, Bardoze...)

Berriz ere milesker ainitz Peio Jorajuriari egin duen lan bikainarendako eta ongi etorri hiru Ko-Lehendakari berriei !