2024ko abenduaren 22 & 23an goizeko 11etatik arratsaldeko 7ak arte Seaska ikastolen federazioak hamebigarren aldikotz Olentzero parkea antolatu du Hazparnen.
Helburuak: “Olentzero” itxuraren inguruan euskara azkartzea, animazio desberdinen bidez erabilaraziz eta euskal artistei adierazpen gune bat eskaintzea.
Laugarren aldikotz, Hazparneko Mendealak eskaintzen dituen 1000 m²-ko eremua, baita ere kanpoaldeko eremua erabili ditugu.
Animazio desberdinak eskainiak ziren : joko puzgarri erraldoiak, egurrezko jokoak eta joko kooperatiboak, maikiliatzea, marrazki tailerra, astozko ibilaldiak, trampolina.
Ikuskizunak ere gozatzen ahal ziren:
- “PLISTI PLASTA” dantzaldi kontzertua ikusgarria (2 urtetik goiti) ALABENA konpainiak eskainirik
- “TTINKA” ikusgarria (0 -7 urtekoendako) Arantxa Hirigoyen & Philippe Alborekin
- eta bistan dena MARi DOMINGIN & OLENTZERO pasa ziren ipuinak kondatzeko eta haurren kantuak entzuteko.
Ororen buru, bi egun horiek arraskastatsuak izan dira (kasik 1500 pertsona pasa ziren)
Irudia

Irudia

