Skip to main content

OPORRETAN ERE FORMAKUNTZAN

Submitted by editorea on

Ikastoletako irakasle ainitzek beren otsaileko oporrak baliatu zituzten formakuntzak segitzeko.

Oporretako lehen astean zehar ehun bat irakasle hor ziren Seaskako formakuntza zentroko bilkura geletan baita ere Xalbador kolegioko ikasgeletan iragan ziren saio desberdinetan parte hartzeko.

Gai desberdinak landu zituzten : adibidez, "pedagogia kooperatzailea" "eskolan nola ongi idazten ikasi" "artearen heziketa" edo "ahalmen urriko ikasleen inklusioa nola hobetu"

Bertzalde, otsaileko oporrak aitzin, Euskal Herri guziko ikastoletako zuzendariak Hendaian bildu ziren Ikastolen Elkarteak antolatzen zuen "Zumin nazionala" formakuntzarendako: hor ziren parte hartzaileek gure ikaslei euskal kultura eta euskararekiko "apetitua" pizteko gogoeta eraman zuten.

Irudia
zumain nazionala hendaian 2025

 

 

otsaileko formakuntzak seaskan 2025