Aurten, Azkarateko Munhoa ikastolak bere 10. urtebetetzea ospatzen du!
Horren kari, besta egun berezi batera gomitatzen ditu gaurko eta iraganeko guraso, ikasle, andereño, langile guziak, baita euskalzale guziak.
Garaziko Ikastolarekin elkarlaguntzan Azkarateko plazan pesta eder bat antolatzen du, irailaren 6an,
Momentu goxo bat izanen da aurpegi ezagunak berriz ikusteko, oroitzapenak partekatzeko eta euskarazko abentura eder hau elkarrekin ospatzeko, bakoitzaren inplikazioari esker irauten duena.
Egitarauan (ikus azpiko afitxa):
- animazioak,
- tokiko ekoizleen errekiak,
- haurrendako jokoak,
- mendi ibilaldia,
- bizikletaldia,
- kontzertuak,
- txaranga
- … eta bistan da, irriak eta alaitasuna...
Zinez, espero zaituztegu nunbrean elkarrekin 10 kandela horien ufatzeko!
Xehetasunak https://munhoa-ikastola.com/ webgunean
Irudia

Irudia

Irudia

