Skip to main content

GLISSEGUNA 2025

Submitted by editorea on

2025 urteko Glissegunaren lerra kirolen pestaren 22garren edizioa 2 egunez eta 2 leku desberdinetan iraganen da.

1/ irailaren 27an, larunbatarekin, Angeluko Amodiozko Ganbaran : surf txapelketa eta surf iniziazioak euskaraz.

2/ Irailaren 28an, igandearekin, Miarritzeko skateparkean (aurtengo leku berria) skate kirolaren inguruko animazio egun handia, skate irakaspenak euskaraz, erakustaldiak, joko puzgarriak haurrendako, musika, jateko eta edateko…

Glissegunaren helburuak hauek dira: lerra kirolak ere euskal kirolak direla aldarrikatzea eta aisialdietan euskararen erabilpena bultzatzea.

 

1° eguna : surfa

Lehen eguna, irailaren 27ª, “Lapurdi surf” elkartea eta “Uhaina” surf eskolarekin antolatzen dugu : Amodiozko Ganbaran iraganen da.  Azken edizioetan bezala, surf lehiaketa Angeluko Amodiozko ganbarako “Klubaren” hondartzan iraganen da.

4 sailetan bereixten da : 

  • 20 urtepekoak (bakarka surfean)
  • 14 urtepekoak (bakarka surfean)
  • Emazteen lehiaketa (bakarka surfean)
  • Senior gizonak taldeka « tag team » launaka surf mota desberdinak nahasiz (shortboard, bodyboard, longboard...) 

Ber denbora surf irakaspenak eskainiak izanen dira euskaraz, Uhaina surf eskolak eginik. (Izen emaiteak han berean, kasu lekuak mugatuak dira)

  • 12:00- 13:00 Nerabe eta helduentzat (+13)
  • 13:00 – 14:00 Haurrentzat (7-12 urte)
  • 14:00 – 15:00 Haurrentzat (7-12 urte)
  • 15:00 – 16:00 Nerabe eta helduentzat (+13)
Irudia
glisseguna surf tapelketa

 

2° eguna : skate

Animazio ugari antolatuak izanen dira Miarritzeko skatepark gunean (Miarritzeko geltokiaren auzoan, Atabal kontzertu gelaren ondoan) Euskarazko skate irakaspenak, skate erakustaldiak, joko puzgarriak haurrrentzat, txalaparta gunea, ingurumenari buruzko xokoak : Bilta Garbi eta Surfrider Foundation elkarteekin.... eta bistan dena talotegia eta ostatua, Angelu eta Bokaleko ikastolek antolaturik.

G2025-skate-1
G2025- skate2
Glisseguna 2025