Berriki, Haurrak euskaraz loratzen! Burasoentzako baliabide kutxa izeneko eskuorria argitaratu dugu, zeinetan seme-alabak euskaraz loratzen laguntzeko baliabideak atzeman badaitezke, euskara jakinda edota jakin gabe ere balia daitezkeenak. Xedea da, haurraren loraldian helduon parte-hartze aktiboa akuilatzea, keinu sinpleen bidez: izan buraso, irakasle, hezitzaile, monitore, etab.
Nahiz eta ikastolako profesionalak egun guziz horretan aritu, argi da beraiek bakarrik ezin dutela euskaraz mintzatzeko motibazioa arrunt elikatu. Zeren, haurrari, hurbileko heldu guziek eragiten baitiote euskara baliatu edo ez deliberatzeko hautuan. Preseski, hiru espazio nagusietan izaten ditu hartu-emanak: familian, eskolan, eta plazan (lagunartean, aisian,...).
Beraz, erronka linguistikoari buru egiteko, heldu guzion laguntza-aktiboa beharrezkoa dute gazteek, hain xuxen, ahal bezain eroso mintza daitezen euskaraz, gozamena eta aisia bidelagun.
Seaska