Skip to main content

LANBIDE FOROA

Submitted by editorea on

2026ko urtarrilaren 17an, Seaskako Bigarren Mailako ikastetxeek beren 4° lanbide foroa antolatzen dute Baionako Etxepare lizeoan

Hor izanen dira ehun profesional euskaldun beren lanaren aurkezteko eta ikasleen galderei erantzuteko.

Irudia
Lanbide foroa Etxepare 2024

 

Zergaitik Lanbide Foroa euskaraz ?  Hemengo lan munduan karta nagusi bat ! 

Euskarari esker, hemengo lan munduan enplegu baten aurkitzeko errexago izan daiteke. 

Datorren urtarrilaren 17an, Baionako Etxepare lizeoan antolatua izanen den gertakariak horren frogatzeko xedea du. 

 

Ekitaldi hau Etxepare lizeoa, Piarres Larzabal kolegioa, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Estitxu Robles kolegioa eta Kattalin Elizalde Ikastegia eta Xalbador kolegioaren artean antolatua da.

Helburua ikasle eta familiei ofizioen ezagutza egiteko parada ematea da, arlo profesional desberdinetako pertsona euskaldunak gomitatuz. 

 

10  bat arloetako 100 bat profesional present izanen dira, beren esperientzia gazteekin (eta beren burasoekin) partekatzeko. Profesional horiek euskara erabiltzeko aukera badute beren lanean. 

 

 

Foroaren helburua bikoitza izanen da : 

• Alde batetik, lanaren mundua ikasleei deskubriaraztea. 

• Eta bertzalde, gazteei ohartaraztea euskarak ate ainitz irekiarazten dituela. 

 

 

Parte hartzaileak

Lan arlo desberdinetako profesionalak izanen dira, hala nola : 

• Arte / artisauak ; 

• Eraikuntza / energia ; 

• Induztria ; 

• Kultura / komunikazioa / teknologia ; 

• Laborantza / ingurumena ; 

• Osasuna / ongizatea ; • Ostalaritza ; 

• Soziala / hezkuntza ; 

• Segurtasuna ; 

• Aisialdia / kirola ;

• Ostalaritza / turismoa

• Zuzenbidea / administrazioa ;

 

Etxepare lizeoaren kiroldegiaren espazio handian, txoko batzuk antolatuak izanen dira, eta profesionalak afitxen bidez seinalatuko dira. Publiko guziari idekia izanen da, bisitariei zerrenda bat banatuko zaie eta libreki profesionalekin elkarrizketa laburren egitera joanen dira, haien ofizioaz, ibilbideaz, egin ikasketez… 

 

Horrez gain, euskaraz diren goi mailako formakuntza batzuen aurkezpena entzuteko parada izanen da. 

 

Jakiteko

  • Gomita denei zabaldua da, 

  • Ordutegia : 9:00tatik 13.00ra

  • Biskotxak eta edateko bertan hartzen ahalko da. (Xalbador kolegioaren alde)  

  • Helbidea : 5, Mayi Aritzi karrika (kasu hurbil aparkatzeko zaila) 

  • Trambus : 1° Linea – Breuer geltokia

Lanbide foroa afitxa 2026