Skip to main content

MEYER PROIEKTUA LARZABAL KOLEGIOAN

Submitted by editorea on

3.eko ikasle zenbaitek Concours National de la Résistance et de la Déportation lehiaketan parte hartzen dute aurten. Lehiaketaren gaia Shoah-ren inguruan denez geroz, Donibane Lohizuneko familia judu baten historiari buruzko gai bat hautatu dute: Meyer familia.

Meyer familia Donibaen Lohitzuneko Tourasse karrikan bizi zen eta gaur egun oraindik Luis XIVgarrenaren  herriko plazan den Old England dendaren jabea zen. Gerra denboran, eskapatzera lortu zuten baina ontasun guzietatik desjabetuak izan ziren eta ezin izan zituzten berreskuratu.

Hor duzue Meyertarren historia kontatzen duen dokumentala, ikasleek lehiaketaren karietara aurkezten dutena.

Lan hori ikasleek eraman dute, Peio Etcheverry-Ainchart dokumentalista eta Pierre Salaberry-Molle historia irakaslearen laguntzari esker.