Skip to main content

GLISSEGUNA, SURF ETA SKATEA EUSKARAZ !

Submitted by editorea on

Aurten ere, Seaskak Glisseguna animazioa antolatuko du, Miarritze, Angelu eta Bokaleko ikastolen laguntzarekin, euskarazko aisialdia sustengatzeko.

Haurrek aukera izanen dute skate eta surf kirolak euskaraz deskubritzeko eta gozatzeko. Eta hori guzi dohainik, muxutruk !

Irailaren 13an, lehen hitzordua Miarritzeko Skatepark kiroldegian izanen da: goizetik animazioak desberdinak izanen dira

Skate irakaspenak oren erdi guziz izanen dira : 

  • 10:00etan, 
  • 10:30etan
  • 11:00etan
  • 11:30etan
  • 13:30etan
  • 14:00etan 

Kasu ! Lekuak mugatuak dira eta izen emaiteak han berean eginen dira.

Arratsaldean, gazteen arteko lehiaketak izanen dira baita ere erakustaldiak. Iaz, Getariko Salome Harpages txapeldun gazteak parte hartu zuen. Frantziako txapelketa irabazi du. Miarritzeko klubean trebatzen da urtean zehar eta euskara pixka bat ikasten du bere ikastetxean.

Egunean zehar, familiendako animazio desberdinak izanen dira : puzgarria handia, eskalada pareta, skimboard jokoa, surf joko puzgarria, Bilta garbiren bizikleta zirkuitoa. 

Eta eguerdi aldean (13:00etan) lehen aldikotz iparaldean, ASIER KIDAM magoak bere magia ikuskizuna eskainiko digu. 

Irudia
Prog G2026- skatepark

 

Bigarren hitzordua ondoko asteburuan izanen da, irailaren 19an. 

Aldi huntan Miarritze uzten dugu, Angeluko itsas bazterrerat joaiteko.

Euskarazko Surf irakaspenak eskainiak izanen dira. Kasu lekuak mugatuak dira eta izen emaiteak han berean eginen dira.

Surf lehiaketa ere iraganen da adituendako: umore ona eta euskararen ezagutzeko lehen jasta izanen dute parte hartzaileek.

Irudia
Prog G2026 - surf

  Xehetasunak https://glisseguna.blogspot.com/ edo https://www.facebook.com/glisseguna

 

 

Glisseguna 2025 - skatepark Biarritz