Skip to main content

ALDAKETAK SEASKAREN ZUZENDARITZAN

Submitted by editorea on

Prentsa agiri honen bidez jakinarazi nahi dizkizuegu Ikasturte honen amaieran Seaskaren baitan gertatuko diren aldaketak.

Seaskan 18 urteko ibilbidearen ondotik, Seaska-ko zuzendari orokor Hur Gorostiagak uztailaren 5ean bere kargua utziko du, ikasturte hondarrean.

Urte guzi horietan, Hurren engaiamendua, profesionaltasuna eta ikuspegia funtsezkoak izan dira Seaskaren garapenean. Bide luzea egin dugu elgarrekin, eta gaur egun dugun egonkortasuna eta indarra, hein handi batean, hari zor dizkiogu.

Une honetan, gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiogu egindako lan guziarentzat eta erakutsi duen engaiamendu iraunkorrarentzat.

Bestalde, ikasturte berrian Seaskan buraso gehiago izanen ez delako, Sophie Layus lehendakarikidea bere karguaren amaierara iritsiko da uztailaren 2ko Ikastolen Kontseiluan.

Hauxe da Seaskako burasoen ibilbidea; haurrak ikastolan ematen ditugu haur euskaldun oso, kontzientziadun eta eraldatzaileak sortzeko proiektuaren parte izateko. Amets honek aintzina segi dezan buraso bezala ikastolan zein seaska federazioaren antolakundeetan parte hartzen dugu. Eta haurrak handitzearekin, gure tokia buraso berriei uzten diegu.

Gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiogu Sophieri urte luzeetako bere engaiamenduarentzat eta buraso guzien eredu izateagatik.

Batzuk joan, erran gabe doa hutsunea sentituko dela, eta beste batzuk jinen dira. Jakizue jadanik hasi garela etorkizunari begirako antolaketa berri baten lantzen, trantsizio hau baldintza hoberenetan egin dadin eta gure proiektuaren segipena segurtatua izan dadin.

Bukatzen ari zaigun 2025-26 ikasturte hau betea bezain emankorra izan da. 2026-27 ikasturte berriari ere ez zaio erronkarik faltako eta prest izanen gara duela 60 urte sortutako amets haek egia bilakatzen jarraitzeko.

Kanbon, 2026ko ekainaren 29an

Irudia
Lehendakariak 2026