Skip to main content

AMA IKASTOLEN ATE IREKIAK

Submitted by editorea on

Urtarrilaren 31n,  Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan kokatuak diren 33 ama-ikastolek bere ateak irekiko dituzte. Datorren sartzerako beren haurrarendako eskola bat xerkatzen ari diren buraso gazteendako aukera paregabea izanen da !

Egoitzak bisitzeko, irakasleekin edota burasoekin topatzeko goiza aproposa izanen da ! Bertzalde, familiek haur ttipiak ama ikastolan integratzeko eginak diren urratsak zoin diren ikusten ahalko dute.

Elkarte biziaren aberastasuna, eskolan bizitzan inplikatzeko aukerak eta proiektu pedagogiko ugariek ez dute gehiago sekreturik izanen  !

Gaur egun, ikastolak ongi banatuak dira gure eskualdean eta azpiko linkaren gainean klikatuz, ikastolen mapa ikusten ahalko duzue.

https://seaska.eus/eu/mapa-ikastolak