Skip to main content

BILTZAR BOROBILAK ARBEROAKO IKASTOLAN

Submitted by admin on Az, 2018/16/05 - 09:22

2018ko maiatzaren 18 eta 19an, Arberoan, bigarren hitzordua biltzar borobilez.

Biltzar borobilak, Dominique Barterrek sortu zituen, Rio de Janeiroko faveletako biztanlekin batera, bortizkeria eta injustiziari erantzun baten emaiteko. Brasileko Justizia eta Hezkuntza ministeritzek lan hori saritu dute eta gaur egun 41 herrialdetan zabaldua da.

Gatazkek, eta gatazkei emaiten dizkiegun erantzunek ez gaituzte asetzen, izan lanean, familian, hezkuntzan, elkarteetan ala egunerokoan. Borobil eta sistema berreraikitzaileak, gatazka horien tratatzeko beste molde batzuk dira, hunkiak diren pertsonen arteko lotura kalitatea berreraikitzea dute helburu.

Arberoa ikastolan biltzar borobilen esperimentatzen hasi ziren jaz, ikastola barneko gatazken lantzeko. Aurten gomita zabaldu diete burasoei, buraso elkartean edo buraso-irakasleen artean diren gatazkei leku baten segurtatzeko.

Azaroan lehen egun bat egin ondoan, beste asteburu baten antolatzeko gogoa ukan dute, gaiaren sakontzeko eta jende berriei ezagutarazteko, sistema horren onurak ikusten baitituzte. Florence, Nathalie eta Dieudonné-k onartu dute Arberoara etortzea, hitzaldi baten emaitera eta biharamunean jardueren antolatzera egun osoan.

cercle restauratif.jpg