Iaz bezala, errektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 167 ikasleek, eta Etxepare Lizeoko 3.Profesionalean diren 12 ikasleek Brebetako Zientzietako azterketa euskaraz egin ditzaten.
Brebeta osoki euskaraz izatea (frantses azterketa salbu, bistan dena) aspalditik lortu den urratsa da eta hori 90. Hamarkadan izan zen mobilizatze azkarrari esker, garai hartako 3.eko ikasleak BEPC diplomarik ez baitzuten erdietsi, euskaraz idatzi zituzten kopiak ez baitziren zuzenduak izan. Geroztik, Matematika eta Historia Geografiako azterketak euskaraz egin dira. Baina kolegioen erreforma dela eta, Zientzien azterketa gehitu zen joan den ekainean lehen aldiz.
Bainan zuzen eta ezinbestekoa iduritzen zaigulako ikasgaiak ikasi hizkuntzan aztertuak izan daitezen. Iaz, debeku eta presioen gainetik, gure ikasleek euskaraz egin zuten Zientzietako azterketa. Eta ondotik, euskaldunak diren zientzietako zuzentzaileek zuzendu zituzten.
Aurten ere, ikasle eta familiek aho batez erabaki dute azterketa horiek euskaraz egitea, nahiz eta ez zuzenduak izaiteko arriskua duten berriz ere. Azpimarratzekoa da gaur egun Ipar Euskal Herrian diren 28 kolegio publiko eta pribatuetatik Zientziak edo SVT kurtsoak euskaraz emaiten direla kolegioen erdietan, beraz aitzinatuz segitu behar dugu ez gibelazka.
Horretarako, 3 elkarretaratzetara dei egiten dugu ekainaren 29an, arratsaldeko 13tan, azterketa guneak diren gure hiru kolegioen aitzinean, Xalbador, Piarres Larzabal eta Manex Edozaintzi-Etxart kolegioen aitzinean.
Ez, Euskara ez da familiarentzat bakarrik mugatua den hizkuntza bat. Bai gaur regun onartua da irakaskuntzarako hizkuntza dela eta hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako erabiltzen ahal den hizkuntza dela.
2017ko Ministeritzaren apirileko zirkularrak ez omen du Zientzien azterketa aipatzen euskaraz egiteko aukeren artean. Baina Hezkuntza Kodeak baimentzen duen heinean*, legea zirkularren gainetik egonez, ez da lege arazoa, borondatezkoa baizik.
* L 121-3 II Code de L’éducation : La langue de l’enseignement, des examens et concours, ainsi que des thèses et mémoires dans les établissements publics et privés d’enseignement est le français, sauf exceptions justifiées par les nécessités de l’enseignement des langues et cultures régionales