Skip to main content

BURASOENDAKO TAILERRA

Submitted by admin on Az, 2018/21/02 - 14:28
Otsailaren 24 & 25ean, Garaziko ikastolak "diziplina baikorra"-ri buruzko tailerra antolatzen du
Baxe Nafarroko ikastolaren "Hezkuntza" taldeak Carole Auberger formatzaile aditua gomitatu du, beren lankide batekin, edozoin burasoer idekia den tailer bat anima dezaten.
Frantsesez iraganen da, ikastolaren egoitzetan. 
Gastuendako parte hartzea 50 €-koa da pertsonaka.
Izena emaiteko eta lekua aitzinetik atxikitzeko, aski da 25€ ko Carole Auberger-ren izeneko txekea aitzinetik postaz igortzea: Fabienne Bicain - 64220 Gamarta Helbidera
 
Ordutegia
Otsailaren 24ean, larunbatarekin  09:00–13:00/14:00-18:00
Otsailaren 25ean, igandearekin    09:00–13:00/14:00-16:00

 

Zer ote da "Diziplina baikorra" ?

Jane Nelsen ipar amerikar psikologoak finkatu duen metodologiaren jatorria Austrian atxemaiten da, XXgarren mendean hastapenean, Alfred Adler pedagogoaren lanekin. Nelsenek finkatu duen eredua gero eta oihartzun handiagoa lortzen du munduan zehar eta idatzi duen liburua milioi bat aletan saldu da.

Funtsezko ideia sinplea da: haurrak ez dira gaixtoak bainan gerta daiteke beren ekintzak txarrak izatea. Ondorioz, haurraren portaera zuzendu behar da, poliki, bortitzkeririk gabe (hitz larririk edo kolperik gabe) Zorroztasuna eta bihotz ona lotzen dituen ereduari esker, saiatzen da helduaren autoritatea bermatzea, eta konfliktoak saihestea. Diziplina ezezkorra (haserrea, bortiztkeria) arrunt baztertzen da.

 

 

Oinarrizko norabideak

  • haurraren parean, helduak zorrotza eta bihotz onekoa izan behar du
  • txaloak eta hitz goxoak erabili behar dira, kritikak eta hitz saminak baino
  • haurraren indarrak eta bere pundu azkarrak baliatu behar dira, konfiantza har dezan eta konpetentzia berriak lortzen ahalko dituela erakusteko  
  • pettoak eta akatsak ez dira ezezkorrak: ondoko aldian, hobeki egiten ikasteko aukerak baizik ez dira. 
  • elkarlanaren bidez, helduak haurrarekin aterabideak xerkatzen ditu, epe luzerako emaitza baikorrak lortzeko asmoarekin

 

DB - garazi.jpg