Eibar futbol taldeko jokalariek ere Ziburuko ikastolarekin bat egin dute. Pilota edo Rugbyko kirolari ezagunek egin duten bezala, eta Realeko jokalariek egin duten moldean, Mikel ARRUABARRENA, Jon ERRASTI, Jon IRAZUSTABARRENA “Txusta”, Txema AÑIBARRO, Dani GARCIA, Eneko BOVEDA eta Ander CAPA jokalariek, bakoitzak egun bateko 100 €ko isuna beren gain hartu dute. Horiekin batera, Gaizka GARITANO Eibarreko entrenatzaileak ere bat egin du Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko kanpainarekin.
Eibarreko jolakalariek jestu honen bidez euskararekin duten atxikimendua adierazi nahi dute eta herritarrak deitu Ziburuko Kaskarotenia ikastolaren sustengatzera. Eibar futbol taldeak dituen diru beharrak kondutan izanik, beste behin ere elkartasun ikasgai ederra eman du eta zinez eskertzekoa da beren jarrera.
Kaskarotenea ikastolak 100 €-ko isuna egun bakoitz pagatu behar duela eta Seaskak diru bilketa kanpaina abiatua du, isun horri aintzin egiteko eta behin betiko aterabide bat atzemateko. Eta bide batez herritarrei deia luzatzen, bakoitzak ahal duen heinean laguntza eman dezan.