ERREALA ETXEPARE LIZEOAREN ALDE !

Submitted by admin on Az, 2015/08/07 - 14:11

2012eko uztailan, Seaska, Ikastolen Federazioak, Donostiako Erreala – Olympique Lyonnais partidua antolatu zuelarik, ohitura zahar bati berriz lotu zen: duela hogoita hamar urte, ikastolentzat dirua biltzeko gisan, futbol partiduak uda guziz antolatzen baitziren. Partidua arrakastatsua izan zen, 4000 ikusle bildu baitzituen eta esperientzia berriz hasteko kuraia eman zigun. 2013an Bilboko Athletic taldeak gure gomita onartu zuen eta OGC Nice-en kontra aritu zen.

Aurten, berriz ere, Seaska eta Garaziko Futbol Taldeak partida bat antolatuko dute Donibaneko Pavillon Bleu zelaian.Aldi honetan, Donostiako Erreala Toulouse FC kontra arituko da.

Txartelak Baionako ELKAR dendan eta Donibaneko Turismo Bulegoan salgai dira (12 € xutik eta 20 € jarririk)Azpimarratzekoa da prezio berezi bat badela haurrentzat (5€ xutik eta 10€ jarririk) Gertakariaren irabaziak Baionako Etxepare lizeoarentzat izanen dira. Gaur egun Etxepare lizeoa, iparraldeko imersio ereduzko lizeo bakarra da.

 

Real Sociedad - TFC 25.07.2015.jpg