Skip to main content

ETXEPARE LIZEOTARRAK BISITAN

Submitted by admin on Ar, 2015/29/09 - 13:57

Etxepare lizeoko ikasleak Miarritzen

 
Joan den irailaren 17an, Etxepare Lizeoko literatura saileko 16 ikaslek eguna Miarritzen iragan dute.
Goizean, Casino Bellevue-n Una pasion privada izeneko margolan eta eskultura erakusketa ikusi dute. Céline Mirailh lizeoko ikasle ohi eta artistak lagundu ditu bisita gidatu interesgarri eta aberats batean barna.
Arratsaldean, Soka dantzaren inguruko erakusketan barna ibili dira. Jakes Larren aurkezpenaren ondotik, ikasleek beren gisa bisitatu dute, erakusketa horrek eskaintzen dituen baliabide ezberdinak baliatuz.
Artea eta dantzaren inguruko egun polita pasa dugu eta euskaraz gainera.

 

Etxepare lizeoa Miarritzen.jpg