Skip to main content

GLISSEGUNA 2018 IRAGAN DA

Submitted by admin on Az, 2018/26/09 - 13:52

Iaz, 2017 urtean, eguraldi txarrarengatik, irailaren 17an plangintzatu ginuen pesta behar izan ginuen ezeztatu: euria eta ekaitzarengatik, kostalde guzia "alerta gorrian" baitzen. Animazio guziak ondoko asteburura gibelarazi ginituen eta Glisseguna 2017, irailaren 24ean izan zen.

Aurtengo aldiz, gure lerra kirolen pesta behar den bezala iragan da.

Seaskak eta Angeluko & Miarritzeko ikastolek antolatu zituzten animazioak La Barre guneko skateparkaren inguruan goizetik kokatu ziren.

Glissegunaren helburu desberdinak orroitarazteko, erran dezagun alde batetik itsas bazterrean euskararen presentzia azkartzeko xedea badugula, gero ikastolen ezagutarazteko gertakaria dela, eta bukatzeko gure ikasleek kirol desberdinen ezagutza egiteko aukera paregabea dela (tailer guziak %100 dohainik baitira)

Aitzineko egunetan, bide bazterretako afitxaketa zabaldu ginuen.

 

Azpiko egitarauak hitz emaiten duen bezala, hogoi bat elkarteek parte hartu dute aurtengo Glissegunean (batzuek tailerrak eskainiz, bertzeak erakustaldiak edo lehen ikaspenak proposatuz...)

Zoritxarrez, azken minutu arte espero ginituen saio batzu behar izan ditugu ezeztatu : Anglet Olympique CK klubaren "waveski" ikaspena (uhainak ez baitziren egokiak) eta YCAA  taldeko "Kitesurf" erakustaldia (haizea eskas baitzen airetan behar den bezala altxatzeko)

 

Goizeko 10:00etatik familiak numbre handian jin ziren "haurren txoko" guneak eskaintzen zituen tailer desberdinetan parte hartzeko. 

 

"Decathlon Oxelo" oihal etxean, haurrek skate taulak eta trotinetak mailegatzen ahal zituzten. Denda famatuko begirale batzuek "riders" gazteei aholkuak emaiten zizkieten.

Bertzalde, "Skimboard" tailerrean edo Rokodromoan, jende ainitz bazen eta haurrek beren txanda pazientzia handiarekin itxoin behar zuten.


© I.Miquelestorena / Mediabask

 

La Barre gunea biziki jendetsua da igandetan, hortik ibiltzen diren ibiltariak milaka baitira. Hogoi minutu guziz iragaiten ziren erakustaldien miresteko, jendeak 5 minutuz - edo bi orenez edo gehiago ere ! - hor gelditzen ziren.

 

Arratsaldeko 4etan, denek itxoiten zuten skatepark guneko animazio ederrena izan zen: Angelo eta bere "Team Oxelo" taldeak skate eta roller tresnekin akrobaziak eskaini zizkioten publikoari.  Ondotik,  "Acrofeel" elkarteko kirolariek free run eta parkour moduko saltoak egin zituzten, jendeen harridura piztuz.

 

Bertzalde, egun osoan, belardiko ezenatokiaren gainean igo ziren artistak eta kirolariak txalotzeko, ehunka ikusle bildu ziren : adibidez, Angeluko "Haitz Pean" gelan kokatua den "Capoeira Liberdade" klubeko Ferrugem irakaslearen jauzi ikusgarriak edo Baionako Tony Le Guilly dantzariaren "Street Art" Hip Hop dantza eskolaren saioa.

 

Ikastoletako burasoek talotegia eta ostatua atxiki zituzten. Arratsalde bukaeran ez zen gehiago talorik gelditzen. 

 

2019 urtean berriz hor izanen gira !

Glisseguna 2018-09-16 Dantza ikuskizuna- arina.jpg