2014ko Herri Urrats pestaren aurkezpena joan den ortziralean iragan da !
31. urteurrenak Mus jokoari keinu bat egitearen aukera ematen duenez, joko hau aurtengo Herri Urratsen nolabait integratzea erabaki da. "Mintza" hitzaren bidez, mus jokolariek adierazten dute, dituzten kartekin prest direla pariatzen hasteko. Horregatik, Seaskaren partaide diren hainbat ikastolek datozen asteotan Mus txapelketak antolatuko dituzte.
Urtero, Herri Urratsen lelo eta logoen gibelean xede garrantzitsu bat agertzen da. Eta aurten, maiatzaren 11an lortuko den etekinen zati handi bat Lizeo berriaren proiektuaren finantzatzera joanen da. Seaskak inoiz egin duen inbertsiorik handiena!
Mintza euskaraz, mintza euskararen alde, mintza ikastolen alde...denak Senperera!