Skip to main content

IKASLEAK DURANGON !

Submitted by admin on Al, 2015/07/12 - 17:16

Joan den abenduaren 4ean, Bizkaian antolatua den 50. Durangoko liburu disko Azokara hurbiltzeko parada izan dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko Hirugarreneko 63 ikasleek.


Iritsi bezain laster, taldeka ezarri dira, planoa eskuetan, eta joan dira haien galdezketa fitxa osatzera.
Alde batetik, 1965ean hasi zela 1. azoka ikasi dute, Landako gunean, Geredia elkarteak antolaturik.
bestalde, galdera zehatzagoei erantzuteko, erakusle mahai batzuetatik pasatzea behartuak ziren.  Adibidez, Argia, Txalaparta, Berria, Elkar, ... argitaletxeetatik , Ozenki, Bidehuts, ... diskoetxeetatik. Azoka ezberdinak "Ahotsenea" deitutako kontzertu gunea ezagutzeko parada izan dute.
Ondotik, haien arteko denboralditxo bat ukan dute bisita segitzeko eta plazerrarendako, eguberriko erosketak eginez...
Helburu nagusia lortua izan da, hala nola e"uskal produkzioaz ohartzea : liburu, diskak, CD ROMak, bideoak, aldizkariak...
Piknika goxo baten ondotik, Durangotik Ziburura sartu dira.
 

durango1.JPG