Skip to main content

IKASLEAK SURFEAN !

Submitted by admin on Og, 2015/11/06 - 14:56
Joan den ekainaren 9an, Seaskak hirugarren aldikotz topaketa berezia antolatu zuen, Ziburuko Piarres Larzabal, Kanboko Xalbador eta Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioetako 4eko ikasle guziekin : Hendaiako hondartzan 170 haur eta hamar bat erakasle elkartu ziren surfa deskubritzeko baita ere joko desberdinetan parte hartzeko. Uhainak txikiak eta egokiak izan ziren surfa baldintza onetan ezagutzeko. Eguraldia ere goxoa izan zen eta denek elgarrekin hondartzan berean piknikatu zuten
 
Seaskak GLISSEGUNAren karietan bere gain hartzen duen trukaketa hunen helburuak hauek dira :
  • Euskarazko aisialdia eskaintzea, hiru kolegioetako ikasleek hobeki elgar ezagutzeko parada ukan dezaten (horrendako, hiru ikastetxeetako haurrak talde desberdinetan nahasiak ziren)
  • Euskara ez dela bakarrik ikasten den hizkuntza bat sendiaraztea bainan batez ere ber adineko gazteekin komunikatzeko baliagarria dela frogatzea
  • Kirol hau ezagutzen ez duten gazteei surfa deskubriaraztea, batzuek pentsatzen baitute sobera garestia dela eta bakarrik kostaldeko elite batentzat dela
  • Gazteei, surflari euskaldunak badirela eta beren afizioaz bizitzen ahal direla erakustea.
  • Euskara edozoin lekuan erabiltzen ahal dela erakustea, hondartzan, uhainetan, azken modan diren kiroletan
 
Gertakariaren partaideak eskertzekoak dira: Hendaiako herriko etxea, Hendaiako Lehena eta Txingudi surf eskolak (Battit Chaudière eta Haitz Ostolaza) Iban Ithurbide, Guillaume Billy eta Surf Federazioko Akitaniako Batzordea (CRAS) hiru ikastetxeetako ikasleak eta beren erakasleak, denak umore onarekin jin baitziren !
Milesker ainitz deneri !
surfa hendaian 2015.06.09 c.jpg