Skip to main content

IKASLEEN ANTZERKI IKUSKIZUNA

Submitted by admin on Og, 2015/11/06 - 17:02
Ekainaren 12an, Xalbador kolegioko antzerki tailerreko ikasleek beren ikuskizuna aurkeztuko dute, Kanbok AIEC gelan.
Hamaika antzerkilariak maila desberdinetakoak dira: taldean seigarreneko, laugarreneko baita ere hirugarreneko ikasleak dira. Momentuz, neskak bakarrik ausartu dira taula gainean ibiltzea. Astean behin elkartzeko ohitura dute eta azken aste hauetan karraskan aritu dira lanean, ekainaren 12ko ikuskizunaren prestaketarako !
 
Irailetik urtarrilarat Mirentxu Biscaychipy erakasle antzerkilariarekin lan egin dute : jokoak, ariketak, inprobisaketak… Antzerkigintza aparte, testuaren idazketa ere landu dute : ikasleek dituzte ideiak atzeman : garaia, pertsonak, trama... eta ondotik Mirentxuk testua idatzi die. Bigarren denboraldi batean, urtarriletik ekaina arte, Christine Courtiade erakasle antzerkilariaren zuzendaritzarekin, asmatu duten antzerkia taularatu dute.
 
Tailerra honen helburua ? Euskaraz goxatzea ! Bainan antzerkiaren bidez, bertze gaitasun ainitz ere lantzen dira: autoestima, gorputzaren kokapena espazioan, bozaren pausatzea, testuaren memorioa, “trak” delako beldurraren kudeatzea, hatsaren kontrola eta abar…
Ez ahantz beraz urte bateko lana ortzirale huntan ikusgai izanen dela Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 6etan ! Gainera, sartzea muxutruk izanen da !
 
 
antzerkia.jpg