Otsaileko neguko oporretan, Seaskak mus ikastaldi bat antolatu du. Kanboko formakuntza zentroan baita ere Xalbador kolegioko kiroldegian gertatu zen. Aste osoan, goizeko saioetan, parte hartzen zuten 30 haurrei, mus federazioko Mattin Etxebarne (Angelukoa) eta Totte Lopez (Senperekoa) karta jokolariek beren aholkuak eman zizkieten. Arratsaldean, jarduera desberdinak antolatuak ziren, EHIko Ainhoa, Beñat eta Imanol animatzaile dinamikoen eskutik. Adibidez roller zirkuitoak, yosekan budo ikaspena, joko desberdinak, euskarazko filmen erakustaldiak, herriko mediatekaren bisita... Ortzegunean, momentu azkarra izan zen denentzat: auzoko "arditeia" zahar etxera joan ziren, bertako aitatxi & amatxiekin musean aritzera.
Ororen buru, antolatzaile & parte hartzaileentzat, bilduma biziki baikorra izan da.