Skip to main content

JENDE KATEA, ARRAKASTATSUA

Submitted by admin on Og, 2020/15/10 - 10:22

EUSKARAK MURGILTZEA BEHAR DU !

Urriaren 10ean, Baionan, 1000 pertsonako jende katea egin zen, euskarazko irakaskuntza defenditzeko.

Berrikitan, Hezkunde Ministeritzak Hiriburuko Baste-Quiéta eskolan murgiltze klasea idekitzea errefusatu du. Erabaki larri horrek bukaera ematen dio eredu horri eskola publikoan.

Printzipiozko postura hori arrunt arbitrarioa da, frogatua baita ama eskolan murgiltze eredua segitu duten ikasleek ez dutela batere arazorik frantsesa ikasteko, eta alderantziz hizkuntz-gaitasun hobeak garatzen dituztela.

Bainan kasu, erabaki horrek murgiltze ereduarekin bukatzeko borondate argia eraskuten du !

Gure haserrea ez badugu argiki erakusten eta ministroak gibel egitea ez badugu lortzen, murgiltze eredua bera da desagertzeko arriskuan dena, bai eskola publikoan, bainan baita ere eskola pribatuan eta luze gabe ikastolan ere bai.

Haurrei euskara transmititzeko eskubidea, gure eskubidea!

Gure hizkuntz-eskubideen urraketa hau salatzeko Euskal Konfederazioak eta Biga bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaska guraso eta erakasle elkarteek jende-katea egitera deitu zuten Baionan, joan den larunbatean urriaren 10ean, 11:00etan, René Cassinen sortetxetik abiatuz (Ducéré karrikan, Baionako Herriko etxe parean), Suprefeturarat.

Egun hartan, Pour que vivent nos langues kolektiboko kideek ere antzeko mobilizazioak antolatu dituzte Hexagono osoan, irakaskuntzan frantses gobernuak lurralde hizkuntzen kontra hartu erabakiak salatzeko.

Ej95ByZWAAEHpHE.jpg