Skip to main content

KIMUA IKASTOLAREN 20 URTEAK

Submitted by admin on Az, 2017/08/11 - 11:58

2017ko urriaren 14ean, bere hogoigarren urtebetetzearendako, Angeluko Kimua ikastolak pesta ederra antolatu zuen.

Buraso batzorde batek proiektua bere gain hartu zuen hainbat hilabetez !

Goizetik jendea hasi zen hurbiltzen: auzoko aparkalekuak txikiegiak ziren denentzat.

Ikastolaren aitzineko belardian, karpa handi bat ezarri zuten animazioen aterbetzeko.

 

Goizeko 10:00etatik, animazioak eten gabe izan ziren: ikasleen ikuskizuna, zintzurbustizea, haurrendako jokoak, bazkari erraldoia (paella), kontzertuak... hainbeste bazen egiteko !

Gertakari bikaina, xoragarria ! Haatik, nehork ez zituen biharko erronkak ahanzten. Kimua ikastola arrakastatsua bilakatu da eta lekua eskas du.

Beharrik, laster, zonbat hilabeteren buruan, handitze lanak hasiko dira eta Kimua ikastolak bere garapena segitzen ahalko du.

 

Kimua - 20 urte.JPG