Skip to main content

LAGUNTZAILEEN FORMAKUNTZA

Submitted by admin on Az, 2020/21/10 - 09:35

Urriaren 19an, Kanboko Seaskaren bilkura geletan, ikastoleetako AESH laguntzaileendako formakuntza eguna izan da.

"AESH" formula horrek "ahalmen urriko ikasleen begiralea" erran nahi du ("Accompagnant d'Elève en Situation de Handicap") eta gure ikastoletan beharrezkoak dira, ahalmen urriko ikasleak ehun bat baino gehiago baitira.

"Integrazio Batzordea" elkarteak eta Seaskako "Inklusio" aholkulariek hurbiletik segitzen dituzte, behar bereziak dituzten ikasleak beren ikastoletan ahal bezain ongi integratzeko.

Goizetik bildu ziren berrogoi bat pertsona, saio desberdinetan parte hartzeko.

Bi gai nagusi aipatu dira batez ere.

Goizean Kattalin Etxeberri psikomotrizitzailearekin, haurraren garapen psikomotorea eta ginar tonua nozioak landu dira, hobekiago ulertzeko. Egia da, batzuetan, gure ingurumenarekin dugun harremanetan, psikomotrizitatearen arloaren garantzia ahanzten dela. Alta, ikasleak eskola edo bere ingurumenarekin duen harremana edo AESH laguntzaileak ikasleekin duten harremanean kontutan hartzekoa da.

Arratsaldean, hezkuntz egoera desberdinen azterketa egin da, laguntzaileen beharrei erantzuteko eta beren eguneroko praktika hobetzeko aholkuak ukan ditzaten.

https://www.cfapss-bn.com/wp-content/uploads/2018/11/diplome-educateur-specialise.jpg

formakuntza aesh.jpeg