Skip to main content

LARZABAL KOLEGIOKO IKASLEAK BAIGORRIN

Submitted by admin on Or, 2017/20/10 - 15:55

Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak euskal mitologiaren inguruko egonaldi bat proposatu du kolegioko seigarrenei. Hiru egunez Baigorriko Oronozia aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko aukera helburutzat hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitziren (Sara, Senpere, Azkaine, Miarritze, Urruña, Hendaia...).

 

Urriaren 4an, asteazken goizean, Mendi Gaiak elkarteak kudeatutako mitologia eta Baigorriri buruzko orientazio lasterketan, talde ttikika eta dinamikoki aritu dira gure seigarrenak, geografia eta gorputz heziketako nozioak berriz landuz. Ondotik, elkarrekin piknika partikatu dute. Arratsaldean,  eguzki lorearen sinbolika aurkeztu ondoren, ikasle bakoitzak berea eraiki du bere ganbarako atean ezartzeko eta babestua izateko. Arratsean, Eleka konpainiako Kattalin eta Jokin ipuin kondalariak eramandako euskal eta afrikako leienda misterotsuak entzuteko plazerra ukan dute, begiak zurituak egonez.

 

Biharramunean urriaren 5an, ostegunez, ongi gosaldu eta, berrzi banatu dira taldeka lau tailer desberdinetan parte hartzeko : Talde batek ZTK elkarteko Paxkal Indok kudeatutako musikagintza tailerrean parte hartu du, euskal musika tresnak eta perkusio desberdinen inguruan. Tresna guziak erabiltzeko aukera izan dute, harriturik. Ordu bat et'erdi berantago, izugarrizko sinfonia, "batukada" antzekoa, entzun zitekeen, nafarroko mendien artean.

Beste talde bat oihanera joan da Viviren laguntzarekin, naturan aurkitzen diren intsektuak aurkitzeko eta aztertzeko. Biologia kurtsoan landutako gaitasunak baliatzeko aukera izan dute...

Donibane Garaziko Jean Bernard artzainari esker, lanaz eta transmisioaz errabiatua, behi gasna bat nola prestatzen den ikasi dute beste taldeko ikasleek, giro biziki intimo eta sakratu batean.

Azkenik, Mathilde eta Iñaki, kolegioko irakasleek arte plastikoei buruzko tailer bat animatu dute beste ikasleendako. Irudimenez betetako mitologiako munstro bereziak sortzeko aukera izan dute.

Arratsaldea gehiago kulturala eta historikoa izan da, Baigorri herriaren itzulia egin dute aterpera sartu aitzin, HG irakaslearen azalpenak azaletik entzunez hiru toki desberdinetan : Etxauz jauregia, Erdi Aroko eliza eta erromatar zubian. Arratsean, Aitor Servier eta Ortzi Idoate bertsolariekin gozatzeko gaubeilan parte hartu dute bi gai nagusien inguruan : euskal mitologia eta seigarreneko sartzea kolegioan.

Azken egunean, urriaren 6an, ostiralez, materiala bildu eta, gibelerako bidean izanez, Senperen gelditu dira, euskal artista zen Nestor Bazterretxearen "Oroit Mina" zizelkadura deskubritzeko eta 1609an iragan den sorginkerien auzia oroitarazteko. Ondotik, ikasleen artean piknika on bat partikatu dute kolegioan, eguraldi txarrarengatik.

Arratsaldean, ikasturte hastapen hontan, harreman biziki azkarrak lortu dituztela gure ikasleek egonaldi horri esker, ondoriozta dezakegu, motibagarriak ziren  aktibitate eta amorratuak ziren animatzaile guzizi esker.

ikasleak baigorrin.jpg