2026ko baxoko ebaluazio frogak euskaraz pasatzeko aukera ukatu die Hezkunde Nazionaleko Ministeritzak gure haurrei, hain zuzen ere Leheneko matematikako azterketa eta Terminaleko ahozko handia. Erabaki ulertezin honen aitzinean, gure desadostasuna adierazi nahi izan diogu goiz huntatik Paueko Akademiako Ikuskaritzari, Bordaleko akademiako Errektoregotzari eta Pariseko Hezkunde Nazionaleko Ministeritzari email igorketa masibo baten bitartez.
Gure haurrek baxoko ebaluazio frogak ikasten duten hizkuntzan, hots euskaraz pasatzeko eskubideen defentsaren alde borrokatzen den “Azterketak euskaraz” kolektiboak du iniziatiba hori hartu.
Prentsagira honekin batera, Akademiako Errektoregotzari eta Hezkunde Nazionaleko Ministeritzari goiz huntatik goiti eta bi hizkuntzetan helarazten diegun gutunaren edukia atxemanen duzue. Goiz huntan iniziatiba hasi da eta goiz batez, 150 gutun baino gehiago haien helbide elektronikoer iritsi zaie. Hezkunde Nazionaletik erantzun baikor bat ukan arte, errepikatuko eta garatuko duen iniziatiba izanen da.
Bestalde, jakinarazten dizuegu « Azterketak euskaraz » kolektiboko guraso batzuek gure haurrek baxoa euskaraz pasa dezaten eskubideen alde aldarrikatu dutela Baionako eta Donapaleuko Hezkunde Nazionaleko ikuskaritzako egoitzen aitzinean.
"Azterketak Euskaraz" kolektiboa
Seaska