Skip to main content

SARTZEKO PRENTSAURREKOA

Submitted by admin on Al, 2020/07/09 - 18:18

Seaskako sartzea  - Peio Jorajuria, lehendakaria

Lehenik eta behin erran behar dut, baldintza bereziak izanik ere, ikasle, buraso, irakasle eta langileek poz handiarekin eta gogo biziz hasi dugula ikasturte berri hau. 37 Ikastoletan 4021 ikasle hasi ziren asteartean, eta ondoko egunetan 2 urteko haurrak ere gehituko dira (ondotik aipatuko ditugu zifrak).

Baina urte berezia dugula ezin uka. Anitz ikasi dugu konfinamendutik. Irakasle eta langileek lan handia egin dutela azpimarratu dugu behin eta berriz. Baina burasoek ere, etxean irakasle lanetan aritu behar izan dute teknologi berriekin borrokatzen. Ikastoletako bulegoek ere sekulako lana egin zuten maiatzean berriz abiatzeko, eta berriz ere irail huntan sartzea ahal bezain ongi abiatzeko.

Antolaketa, ardura eta elkarlana alde batetik, baina bestetik inprobisazioa, arduragabekeria eta inposaketa Hezkuntza Ministerioaren aldetik.

Nola konprenitu gaitza ez zelarik zabaldua, 2 hilabetez konfinamendua atxikiaraztea, eta uda huntan turistak jin eta Covida utzi ondoren, kasik deus ez balitz bezala eskolak ideki behar izatea? Nolaz maiatzean, Iparraldean gaitza zabaldua ez zelarik talde tipiak egin behar ziren eskoletan, eta orain gaitza zabaltzen ari dela, klaseak normal egin behar ditugu talde handitan?

Hezkuntza Ministeritzaren jarrera onartezina da. Inprobisazio hutsa da. Ikasle guziak klasera bidali dituzte, maskaz aparteko inolako neurri berezirik gabe, talde handitan, distantziak ezin atxikiz eta taldeak nahasteko arriskuarekin.

Ikusiz Ipar Euskal Herri huntan pandemiaren zifrak xumeak gelditzen da, baina egoera edonoiz alda daiteke. Euskal Herriko zifrak ez dira onak. Pandemia hor dugu, eta babes neurriak behar ditugu. Baina gobernuak Euskal Herria ez du kontuan hartzen. Hain hurbil ditugun Gipuzkoa eta Nafarroan gertatzen dena ez du ikusi nahi. Garaian Txernobileko laino erradioaktiboak Estatuen mugak ez zituztela iragaten erraten ziguten bezala, orain aduanak birusa geldituko duela diote.

Iparraldean kutsadura beste maila batera iragaten baldin bada, birusak ez badu muga kontuan hartzen edo eskoletan sortuko diren klusterrak ez badituzte aski goiz kontrolatzen, ikastolen ibilmoldea aldatu beharko dugu eta ez gara horretarako prest.

Talde ttipietan aritzeko, ikasgelen desdoblatzeko, baliabiderik ez dugu. Nafarroan 750 postu gehigarri iragarri dituzte hofrretarako, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian 1000 postu, eta Frantzian zero. Denok badakigu distantziak eta taldeen ez nahasketa bermatzeko gaur egun ditugun baino talde ttipiagokoak beharko ditugula, baina Hezkunde Ministeritzak ez du hori aurreikusi. Pandemiaren eboluzioak horretara eramaten bagaitu, ikastoletan izanen dugu aukera bakarra ikasleak etxera bidaltzea izanen da. Ikastoletan txandaka onartuko ditugu, eta maiatzean bezala irakasleek lan doblea ukanen dute presentziala eta telelanaren artean beren burua desdoblatu beharrean. Azpimarratzekoa da ere Estatuarengandik ez dugula euro bakar bat ere ez hunki ordenagailu baten erosteko. Hitzeman digute ere CNED edo horrelako beste egitura batzuek Interneten bidezko tresnak edo ikasgaiak prestatuko dituztela, baina badakigu horietarik bakar bat ere ez ez dela euskaraz izanen. Ez dira baliagarri izanen ez gure ikasleentzat, ez gure irakasleentzat.

Seaskan posibilitate horiek aurreikusten ditugu eta gertatzen balira maiatzean baino hobeki prestatuak izanen gara. Baina horrelakotan, Hezkunde Ministeritzaren arduragabekeriaz, eta baliabide eskasez, ez ditugu gure misioak behar bezala betetzen ahalko.

4021 ikasle

Azken urteetan hazkunde handia ukan ondoren, ikasturte hastapen huntan kopuruak mantentzen dira Seaskan. Iaz 4001 ikasle genituen sartze egunean, aurten 4021 ikasle ditugu.

Sartze huntan departamendu mailan publikoan 600 ikasle galtzen dituztela kondutan izanik ez da da zenbaki txarra gurea, kondutan izanez eskola publiko eta pribatuetan haurrak galtzen dituztela, Ipar Euskal Herrian geroz eta haur gutiago egiten baita. Alta biztanlego kopurua goiti ari da.

Ipar Euskal Herri eta Biarnoko biztanle eta sortze kopurua (Iparralde mailako datu eguneratuak ez ditugu).

Haur gutiago sortzen bada eta geroz eta biztanle gehiago bada, horrek adierazten du kanpotik geroz eta jende gehiago heldu dela honat bizitzera. Eta dakigun bezala, kanpotik heldu diren gehienek ez dute euskararekin inolako loturarik. Horregatik da hain inportantea eskola guziek euskara eta murgiltzearen hautua eskaini dezaten. Aitzineko prentsaurrekoan erran ginuen eta errepikatzen dugu, Hiriburuko eskola publikoan murgiltzea posible izan dadin borrokatzeko prest gara.

Erran bezala, geroz eta haur gutiago sortzen eta eskolatzen den egoera honetan Seskak ikasle kopurua mantentzen du. Baina egoera kezkatzekoa da.

 

Kolegioetan 1000 ikasleen muga - Iurgi Arrizabalaga (Larzabal Kolegioko lehendakaria)

Bigarren mailetan ere gogoz hasi dugu ikasturte berria. Piarres Larzabal kolegioan 329 ikaslerekin egin dugu sartzea, iaz baino 8 ikasle gehiago. Azken bi urteetan alarma piztua dugu kolegioetako kopuruetan eta aurten lehen aldiz 1000 ikasleen heina gainditu dugu kolegioetan 1048 ikaslerekin.

Baionako Estitxu Robles Kolegioa sortu zen Xalbador eta Piarres Larzabal arintzeko, baina kopuruak gora ari dira etengabe hiru kolegioetan. Baionan 169 ikasle (+27), Kanboko Xalbadorren 309 ikasle (+31). Bai eta Manex Erdozaintzi Etxarten 243 ikaslerekin (+14). Xalbador berriz betetzen ari dela ikusirik eta Piarres Larzabal zanpez betea izanik (kanpoko eremu mugatuarekin), argi da 5. kolegio baten beharra dugula lehenbailehen.

Seaskaren nahia da Senpere-Azkaine inguruan edo Hazparnen izaitea kolegio berria. Ea aurten konkretizatzea lortzen dugun.

Azkenik Lizeoaren arrakastak ez du etenik, iaz baino 20 ikasle gehiago baitira (394).

 

Integrazio Batzordearen sartzea  - Peio Jorajuria

Dakizuen bezala, Seaskak arreta berezia ematen dio behar berezietan diren haurren eskolatzeari. 130 ikasletik gora dira inklusio dispositiboa duten ikasleak. Horietarik 59k Aesh baten laguntza behar dute. Egun oraino 7 Aesh eskas ditugu. Ez da errexa hautagaiak lortzea, baina hautagaiak izanik ere Hezkunde Ministeritzak eskaintzen duen soldata lotsagarriak (750€), ez du erakargarri egiten jadanik zaila izan daitekeen lanpostua. Bada urteak Gobernuak aipatzen duela laguntzaileen profesionalizatzea bideratuko duela, baina beste behin ere ikusten dugu ez dutela hitza betetzen, eta egoera zailean diren ikasleen egoera

prentsaurrekoa seaska 20200907.JPG