Skip to main content

ZATOZ IKASTOLARAT !

Submitted by editorea on Ar, 2022/08/03 - 08:23

Datorren martxoaren 5ean, larunbatarekin, ama-ikastola guziek berean ateak zabalduko dituzte "ate idekien" karietan.

Urte guziz bezala, ama ikastola guziak bisitatzen ahalko dira egun hartan.

Interesatuak diren burasoak eta familiak jiten ahalko dira irakasle eta burasoekin solastatzera eta ikasgelen bisitatzerat.

Hezkuntza proiektuak, ateraldiak, jantegia, haurtzaindegia, elkartearen ibilmoldea, euskaraz bizitzeko aholkuak... dena aipatzen ahalko da !

Osasun egoera oraindik berezia baita, hobe duzue hitzordua aitzinetik hartzea eta bisitatu nahiko duzuen ikastolarekin harremanetan sartzea

ikastolen ate idekiak 2022