Skip to main content

ZIBURUTIK AZKEN BERRIAK

Submitted by admin on Ar, 2015/17/03 - 11:44
Cliquez ici pour accéder à la traduction en français

KALAPITA

Ziburuko Kaskarotenea ikastola 2012ko sartzean ideki zen. Guy Poulou auzapezak proposaturik, eremu publikoan kokatu zen, Marinela eskola publikotik hurbil. Behin behineko aterabidea zen, Ziburuko auzapezak, Ziburun ttikien Haurtzaro Gune bat sortzeko engaiamendua idatzirik bi aldiz adierazi zigulako, ikastola bertan kokatzeko xedarekin.  
Baina 2013/2014 ikasturte bukaeran auzapezak tokiak husteko galdegin zigun. Baina ttikien Haurtzaro Gune batean berkokatzeko hitzeman ziguna oroitaraziz eta bertze aterabiderik ez izanez, burrasoek erabaki dute bertze toki bat atxemaiteko bitartean bertan gelditzea. Ondorioz auzapezak auziperatzea erabaki zuen.
Baionako auzitegiak bere eskaerari uko egin ondoren, Paueko epaile administratiboarengana jo zuen auzapezak. Paueko epaileak argi zuen auzapezak ez zuela bere hitza atxiki. Baina ukaezina zitzaion ere baimen gabeko eremu publiko bat okupatzen genuela. Ondorioz 100 €-ko isuna ezarri zion ikastolari, bertan segituko zuen egun bakoitz.
Hastapenetik etengabe aterabideak bilatzen aritu gara. Gaur egun hutsik den Jules Ferry eskola proposatu diogu, baita ere abandonatua den Ithurri Baita eraikin publikoa, bai eta Kontseilu Orokorraren esku den portuko eremua ... Baina proposamen guziek Guy Poulou auzapeza eta bere orde den Isabelle Dubarbier-en ezetza baizik ez dute ukan.
 
 
Eta auzitegi administratiboaren aurrean auzapezak bigarren aldikotz auziperatu  gaituenean, isuna 100€-tik 400 €-ra pasatu nahian, epailea konturatu da Seaska eta ikastolak zituztela aterabideak bilatzen eta argi zegoela auzapezak zituela oztopoak jartzen. Ondorioz isuna ez du handitu, okupatze egun bakoitz 100 €-ko heinean utziz.
Ura, argi indarra mozteko eta hesiak kentzeko mehatxuak... gero argi moztea, herriko kontseiluan heriotz mehatxua ... Guy Poulou auzapezak bere arma guziak atera ditu burasoak ideiaz alda zitezen. Alta gauza bakar bat eskatzen zutelarik : haurrentzat  euskaraz ikasteko toki duin bat, berak hitzeman zuena !
Egoera zail horretan, herri oso baten elkartasunari esker du Ziburuko ikastolak bere bidea segitu. Egunean 100€-ko isunaren aurrean, ehunka emailek ikastola sustengatu  dute  10, 100, 1 000 baita ere 10 000€ eskainiz. Argi eta berogailurik gabe, Kaskarotenea ama ikastolako haurrek eta beren burasoek 6000 lagunen berotasuna senditu dute, ikastolarentzat aterabide bat eskatuz azaroaren 8an.
 
 

EREMU BAT

Oztopo guzien artetik, Ziburuko ikastola aintzina doa : sartzean 12 ikasle ziren, 13.ena fite etorri zen.Urtarriletik 14 garren lagunttoa hurbildu zaie. Eta ondoko asteetan 15 garrena jinen da, taldea indartzera. Datorren sartzerako, aldiz, 17-18 ikasle aurreikusiak dira. Gaur eguneko tokia ttikiegi da, auzapezak Haurtzaro Gunean ikastola aterbetzeko  bere hitza jaten duenez eta beste aterabide publiko oro ukatzen duenez, azken aterabide gisa, erabaki dugu eremu baten erostea Ziburun. Ikastolak aitzina jarrai dezan, euskarak aitzina jarrai dezan ikastolarik ez zuen 5000 bizlanleko azken herria den Ziburun (Bokalez gain).
Ziburun denetan miatu dugu, kadastroa errotik azterturik, agentzietara joanez eta atez ate ibilirik. Bigarren eskuko etxeak lehenak baino gehiago diren herrian, lur eskasa agerikoa da.  
Eremu hori erosiz, ikastola garatzen ahalko dugu, hori baita lehen helburua  eta bakarra. Ziburun beste herrietan bezala, hautetsiak pasako dira, baina Ikastola Ziburun egonen da.
Karia horretara, 300 000€-ko lur eremuaren erosteko kanpaina bat gaur abiatzen dugu.
 
 

ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak aitzina segituko du ! Horrendako denen laguntza beharko du ! Zure sustengua ekarri nahi baldin baduzu, diru emaitza egin dezakezu azpi huntako banku ereferentziak erabiliz, edo klik baten bidez transferentzia elektronikoa berehala eginez

Euskadiko Kutxa: ES37 3035 0059 88 0590731027

Crédit Agricole   FR76 1690 6800 2401 1930 8510 028

 

Seaska diruz lagundu

 

 
jarraia97361.jpg