Skip to main content

Bertsularitza

Bertsularien Lagunak elkartea eta Seaskak elkarlanean bertsotan ikasteko saioak ikastola guzietan antolatzen dituzte. Urtean zehar, bertsularitza irakasleek ikastetxeetako hirugarren zikloko mailako ikasle taldeak hartzen dituzte, haurrek bertsoa deskubritzeko eta maitatzeko parada ukan dezaten.

Bertso kurtsoetan, ikasleek hizkuntzarekin jostatzen ikasten dute : gozatuz, euskararen hiztegia, errimak, errran zaharrak... lantzen dituzte. Helburuak progresiboak dira eta zailtasun mailakatua duten jokoak edota ariketak egiten dira. Gainera, prest senditzen delarik, haur bakoitzak bere ikasgelako kideen parean inprobisatzen ahal du eta horrek bere baitako autoestima eta konfiantza hartzeko tresna ederra da.

BERTSULARIAK IKASTOLETARAT

Azken bertsularitza kurtsoan «Bertsulariak Ikastoletarat» ekimena ere antolatzen da. Bertsu eskoletan ari diren gazteek parte hartzen dute bertsu saioan eta Ikastolako haurrak dira ikusleak.

Bi helburu nagusi ditu ekimen honek:

  • bertsu eskoletan ari diren haurrak bertsutan trebatzea.
  • Ikastoletan bertsularitza ikastaroak egin dituzten haurrei bertsu saio bat ikusteko aukera ematea.

Anitzetan bertsulariek izanen dituzten ariketak ikastolako ikasleekin prestatzen dituzte saioa hurbilagotik bizi dezaten, eta beraien ariketak bertsulariek nola burutzen dituzten ikus dezaten. Horrek bat batekotasunaren kontzeptua barneratzen laguntzen die ikasleei. Batzuetan ere, ikastola guzia biltzeko ahalegina egiten dute ikastoletako irakasleek bertsu saioaz ikastaroa ukan ez duten haur ttikiagoek ere goza dezaten.

Probatu ez duenak eztaki zer den hau!