BIZI JOLAS proiektua Euskal Herriko herrialde guztietako ikastoletan eskaintzen da. Euskal kulturak duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi ditu. Errentagarritasunaren izenean egungo bizitza ereduak jolasetik urruntzen gaituen arren, pertsonon garapena, bizitza, pertsonen arteko komunikazioa, harremana eta izadiarekiko hartu-emana askea izan dadin, jolasa ezinbestekoa da. Bizi jolasean, beraz, izan aske eta bizi norbere bizitza momentua biziz jolasarekin! Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko aukera paregabeak dira, erabil ditzagun!
Topaketak
Normalki, ekainean, ikasturtea bururatzeko ikastolen arteko joko/jolas topaketak antolatzen ditugu. Topaketa horietan ludikotasunean oinarrituz ikasturtean zehar haurrek bizi izan duten ibilbidearen egoera batzu proposatzen dizkiegu. Saioetan parte hartu duten lehen mailako ikasle guziak 8 topaketa egunetan banatuak izanen dira. Banaketa hori adin tarteka eta eskualdeen araberakoa izaten da, kolegiorako bidean ikasleek aitzinetik haien artean elgar ezagutzeko aukera izan dezaten giro atsegin batean.
Hiruhila bakotxean gai baten inguruko Unitate didaktiko bat lantzen dugu. Jolas asketik jolas bideratuetarako ibilbidea eginez.
Zergatik “askea”?
Jolas egoera ziur gabeek haurrengan duten balio pedagogikoan sinisten dugulako.
Erantzunak/irtenbideak bilatzeko beharra sortzen diete 🡪 Autoestimuan, autokontzeptuan, motibazioan, egoerak irakurtzeko gaitasunean, norberaren indarguneak/ahulguneak identifikatzerakoan… eragina 🡪 NORBERAREN EZAGUTZA
- Zeharka ere lantzen dira ohikoak ez diren harremanak, gaitasun motoreak, sormen gaitasuna, materiala berrien ezagutza eta ohikoei “beste” erabilpen bat eman daitekeela ikustea,…
- Garrantzi berezia hartzen dute garapen emozionalak eta garapen sozialak.
- Garapen motoreak duen garrantzia kontutan hartuz, mugimendu konkretu eta errepikakorretatik ihes egin.
- Ludikotasuna oinarri hartuta, lehiakortasuna beste modu batera bizi eta beste irakurketa bat egitea, ez dira inoiz jolasen/jokoen ardatz izango.
- Besteen iritziak kontutan hartu, onartzea, errespetatzea…