Skip to main content

Hezkuntza proiektua

Seaskaren hezkuntza eta erakaskuntza helburuen zehaztea eta gaurkotzea dira txosten honen helbu­ruak. Seaskak gaur egun eta etorkizunea0 izanen dituen partaide guziei (burasoak, langileak) zuzendua da. Edukina, gogoeta sakonaren ondorioa da eta Seaskaren hautu berezietan oinarritua dago ; Euskal Eskolaren Diseinua (ikus eranskina), Frantziako Hezkunde Nazionalaren norabide legea (89ko Uztaila) eta berrikiago atera arauak konlutan hartzen ditu (95ko Martxoa) lkastola bakoitzak, norabide eta hautu hauetan oinarriturik ela tokian tokiko ezaugarríak kontulan harluz, bere eskola egitasmoa egoerari egokitu behar dio.

Asmoa ez da praktíka uniformitzatzaile edo eredu bakarraren indarrean ezartzea, baizik eta dife­rentziei zor zaien balioa emanez eta doakien tokia atxikiz, norabide horietarantz abiatzea eta xede hauen erdiestea.

Txosten honetan irakaskuntza orokorra dugu aipatuko soil -soilik ; hots, ama eskolatik bigarren mai­laren bukaeraren zedarri diren azterketetara. Bistan dena, beste eredu batzuk (teknikoa, profesionala, ... ) ahalbidetuko dituzten egitasmoak gogoetatzen eta lantzen bermalu behar dugu, ahal dugun neurrian bede­ren. Gisa berean, behar beharrezkoa zaigu euskara azterketarako hizkuntza gisa onartua izan dadin lortzea Alabaina, ikasleek eskolatzea euskaraz egiteko eskubidea dutenez gero, ezin onetsia da, ondolik etsaminak beste hizkuntza batean egitera beharluak izan daitezen. Gure ereduak prozesu osoa euskaraz eskaintzen du, bcraz, etsaminak euskaraz egin behar dira.