"IKASTOLAN ESKOLATZEAK HAUR EUSKALDUNARI BETETASUNERA HELTZEN LAGUNDU BEHAR DIO ETA, HALABER, ARDURADUN ETA HERRITAR IZATEN"
Lehen, euskara gehien bat familietan ikasten zen. Gaur egun, eskola da hizkuntza transmititzeko medio inportantena. Murgiltze sistema euskalduntzeko sistemarik eraginkorrena da. Klasean, haurtzaindegian, pausa garaietan, jantegian… haurrak euskaraz komunikatzen du, ikasten du. Hizkuntza bereganatzen du. Euskara jakiteko, oren gutiz ikastea ez da behin ere aski izanen. Ikastolan, euskarari lehentasuna ematen diogu eta zure haurrak euskal kulturaren aniztasuna, aberastasuna eta berezitasuna bizitzeko parada ukanen du.
Ondorioz, gure kulturaren aktore kreatibo baten bilakatzeko aukera eskaintzen diogu, gizartean integratua eta ongi izateko tresnak emanez. Bere nortasuna eraikitzen du. • Ama ikastolatik lizeoraino murgiltze sistema proposatzen duen sare bakarra Seaska da. • 40 urte baino gehiagoz, milaka familiek ikastolari konfiantza egin diote.
ETA ZUEK ? ZURE HERRIAN EDO ZURE HERRITIK HURBIL IKASTOLA BAT BADA !