Skip to main content

Integrazio batzordea

Seaska, integrazio batzordea

1999ko udan sortua, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren buraso eta adixkideen elkartea da. Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen Federakuntzako elkarte-kidea izanik, bertan ikastola guziak ordezkatuak dira, denak bat datozelarik ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola izateko xedearekin.

Integrazio batzordearen helburuak

  • Ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea, banakako proiektuak bideratzen eta segitzen lagunduz.
  • Ahal duten ber euskaraz eta eskola arruntean ikas eta bizitzeko eskubidea bermatzea.
  • Beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekartzea.
  • Eskolatze horien finantzamenduan parte hartzea.
  • Familien laguntzea, sostengu morala eta aholkularitza ekarriz, urrats administratiboetan segituz.
  • Gizartearen begirada aldatzen laguntzea beren sozializazioa indartzeko.

Aurten, Seaska federazioako ikastoletan 160 ahalmen urriko haur eskolatuak dira.

Araubidea izan arren, Hezkunde Nazionalak laguntzaile postu guztiak ez ditu ordaintzen. Ondorioz, urtero, Integrazio Batzordeak 176 000 euro bildu behar ditu familien eta haurren laguntzeko.