Skip to main content

Lan eskaintzak

HEZKUNTZA AHOLKULARI NAGUSIA KANBON

Data:
Deskribapena:

Kanboko XALBADOR Kolegioak Hezkuntz Aholkulari Nagusi bat bilatzen du urte bateko ordezkapen batentzat.

Hezkuntza aholkulari nagusiak ikasleen garapen pertsonala, soziala eta hezitzailea sustatzen ditu. Eskola bizitzaren antolaketa eta koordinazioa bermatzen ditu, ikasleen diziplina gaietan parte hartzen du eta eskolako biziari doakion orientazioa eta laguntza eskaintzen du.

Lan denboraldia: 2026ko irailaren 1etik 2027ko agorrilaren 31a arte.

Lan baldintzak:

  • Lanaldia : Denbora osoz.

  • Kontratu mota : Urte bateko kontratu mugatua, muga gabea bihurtu daitekeena.

  • Soldata : hitzarmenaren arabera finkatua da.

 

Misio nagusiak:

  • Ikasleen jarraipena eta laguntza pedagogikoa
  • Eskola bizitzaren antolaketa eta koordinazioa
  • Hezkuntza komunitatearen eta familien arteko lotura
  • Diziplina eta elkarbizitza arauak
  • Proiektu hezitzaile eta sozialak garatzea
Bete beharreko baldintzak:
  • Tituluak: Hezkuntza aholkulari edo hezitzaile diploma
  • Hezkuntza   arloko   kudeaketa    edo   koordinazio    lanetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Euskara eta frantsesa ahoz zein idatziz menperatzea
  • Jakintza gaitasunak : proiektu kudeaketa, prebentzio eta gatazka kudeaketa teknikak, komunikazio teknikak, bitartekaritza teknikak, teknika pedagogikoak
  • Ekile gaitasunak : ikasleen zaintza eta laguntza, arrisku egoeren identifikatzea eta konpontzea, komunikazioa, lan taldeen kudeaketa, lehentasunen finkatzea...
  • Izaite gaitasunak : giza harremanak, talde lana, antolatua, erreaktiboa...
  • Ezinbestekoa da: informatika ezagutzak, euskara eta frantsesa ongi menderatzea, ahoz eta idatziz
Bidalketa:

Interesatuek haien CV eta motibapen gutuna berehala helarazi dezakete xalbador@seaska.eus helbidera.

Hautagaitza aurkezteko azken epea : 2026ko uztailaren 3a

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CV 
  •  motibapen gutuna

ANIMAZIO AEPA IRAKASLE ORDEZKOA

Data:
Deskribapena:

SEASKA Ikastolen Elkarteak, Baionako Bernat Etxepare lizeoko lanbide heziketan 2026-2027an ANIMAZIO-AEPA sailean esku-hartuko duen irakasle ordezkaria bilatzen du.

 

Betebeharra :

  • ANIMAZIOA-AEPA sailan irakaslea.
  • Lanbide heziketako lan taldeko kide, eta Etxepareko talde pedagogikoko kide.

 

Baldintza :

  • 2026ko irailaren lehenetik ekaina bitartean, sailean diharduen irakaslearen ordezkapena.
  • 2026ko irailan hasteko (lehen formakuntza saioa agorrila hondarrean)
Bete beharreko baldintzak:

Gaitasunak :

  • Animazio sailean esperientzia, haur, nerabe edo/eta hirugarren adinekoekin.
  • Irakaskuntzan esperientzia lehenetsia.
  • Interesa eta motibazioa
  • Elebiduna izan : euskara / frantsesa. Euskara gaitasunari dagokionez C1 maila lehenetsia.
  • Bederen lizentzia heineko diploma bat izatea, ahalaz animazio eta hezitzailean sailean.
Bidalketa:

Interesatuak direnak, motibapen gutuna eta kurrikuluma ekainaren 15a aitzin igor dezatela : seaska@ikastola.eus

Bidali beharreko dokumentazioa:
  •  motibapen gutuna 
  • kurrikuluma

GARBITZAILE-HEZITZAILE BAT XALBADOR KOLEGIOAN

Data:
Deskribapena:

Kanboko Xalbador kolegioak garbitzaile-hezitzaile posturako lan eskaintza zabaltzen du. (Kontratu mugatua, mugagabe bilaka daitekeena)

 

Funtzioa :  Ikastetxearen garbiketa bermatzea

  • Eguerdiko aire-hartzeetan jantegiaren eta kanpoko eremuaren zaintza
  • Gaitasunen arabera, xintxuketa lanak izan daitezke

 

Noiztik: irailan hasteko prest

 

Kontratu mota 

  • Kontratu mugatua epe batez (ordezkatzen den langilearen egoeraren arabera), 
  • kontratu mugagabea bilakatzeko aukerarekin. 
  • Denbora partziala (%69)
Bete beharreko baldintzak:

Ezinbestekoa : Euskalduna izatea.

Bidalketa:

Hautagaitzak igorri xalbador@seaska.eus helbidera.

Bidali beharreko dokumentazioa:

HEZKUNTZA AHOLKULARI NAGUSIA BAIONAN

Data:
Deskribapena:

Baionako Bernat Etxepare lizeoak Hezkuntza Aholkulari Nagusia xerkatzen du (2026ko irailetik aitzina)

 

Deskribapena :

Hezkuntza aholkulari nagusiak ikasleen garapen pertsonala, soziala eta hezitzailea sustatzen ditu. Eskola bizitzaren antolaketa eta koordinazioa bermatzen ditu, ikasleen diziplina gaietan parte hartzen du eta eskolako biziari doakion orientazioa eta laguntza eskaintzen du.

 

Misio orokorrak :

  • Ikasleen jarraipena eta laguntza pedagogikoa
  • Eskola bizitzaren antolaketa eta koordinazioa
  • Hezkuntza komunitatearen eta familien arteko lotura
  • Diziplina eta elkarbizitza arauak
  • Proiektu hezitzaile eta sozialak garatzea

 

Baldintzak :

  • Baionan, 2026ko irailaren 1etik aitzina
  • Lanaldia : Denbora osoz
  • Kontratu mota : Urte bateko kontratu mugatua
  • Soldata : hitzarmenaren arabera finkatua da

 

 

 

Bete beharreko baldintzak:

Perfila eta beharrezko gaitasunak :

  • Hezkuntza aholkulari edo hezitzaile diploma
  • Hezkuntza arloko kudeaketa edo koordinazio lanetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Euskara eta frantsesa ahoz zein idatziz menperatzea
  •  Jakintza gaitasunak : proiektu kudeaketa, prebentzio eta gatazka kudeaketa teknikak, komunikazio teknikak, bitartekaritza teknikak, teknika pedagogikoak…
  •  Ekile gaitasunak : ikasleen zaintza eta laguntza, arrisku egoeren identifikatzea eta konpontzea, komunikazioa, lan taldeen kudeaketa, lehentasunen finkatzea, ordinagailuaren erabilpena...
  •  Izaite gaitasunak : giza harremanak, talde lana, antolatua, erreaktiboa...
Bidalketa:

Hautagaitza aurkezteko :

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CVa 
  • motibapen gutuna

ARTA/ASSP IRAKASLEA

Data:
Deskribapena:

SEASKA Ikastolen Elkarteak, bilatzen du Etxepare lizeoko lanbide heziketan 2026-2027an ARTA/ASSP sail berrian esku-hartuko den irakaslea.

  • Lanaldia zehaztekoa.
  • 2026ko irailan hasteko (lehen formakuntza saioa agorrila hondarrean)
Bete beharreko baldintzak:
  • ARTA-ASSP sailan irakasle. Pertsonen osagarri, zaintza eta zerbitzuen saila.
  • Lanbide heziketako lan taldeko kide, eta Etxepareko talde pedagogikoko kide.

     

Gaitasunak :

  • Erizain formakuntza eta ibilbide profesionala lehehetsia.
  • Irakaskuntzan esperientzia lehenetsia.
  • Interesa eta motibazioa
  • Elebiduna izan : euskara / frantsesa. Euskara gaitasuna dagokionez C1 maila lehenetsia.
Bidalketa:

Interesatuak direnak, motibapen gutuna eta kurrikuluma ekainaren 5a aitzin igor dezatela : seaska@ikastola.eus

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • motibapen gutuna
  • kurrikuluma

HISTORIA GEOGRAFIA IRAKASLE ORDEZKOA

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, Historia geografia irakasle ordezko bat bilatzen du,

  • Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan aritzeko
  • Denbora osoz 
  • 2026ko maiatzaren 26tik-> ikasturte bukaera arte.

Bete beharreko baldintzak:

Bete behar diren baldintzak:

  • Historia geografia lizentzia edo masterra
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Bidalketa:

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen,  seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

  •  Motibapen gutuna 
  •  kurrikuluma 
  •  Diplomaren kopia   

 

                             

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Motibapen gutuna 
  •  kurrikuluma 
  •  Diplomaren kopia   

FRANTSESEKO IRAKASLE ORDEZKO BAT

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, Frantseseko irakasle ordezko bat bilatzen du,

  • Baionako Estitxu Robles kolegioan aritzeko
  • Denbora osoz 
  • 2026eko ekainaren 1etik -> ikasturte bukaera arte.
Bete beharreko baldintzak:
  • “Lettres modernes“ edo “lettres classiques“ lizentziaduna izan 
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Bidalketa:

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen motibapen gutuna, kurrikuluma, diplomaren kopia  seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • motibapen gutuna, 
  • kurrikuluma, 
  • diplomaren kopia 

FISIKAKO IRASKASLE ORDEZKOA

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak,  Fisikako irakasle ordezko bat bilatzen du :

  • Baionako Bernat ETXEPARE lizeoan aritzeko
  • Denbora osoz 
  • Berehala lanean hasteko eta guttienez maiatzaren 25ª arte.
Bete beharreko baldintzak:
  • Fisikako lizentzia edo masterra
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Bidalketa:

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen Motibapen gutuna, kurrikuluma, diplomaren kopia seaska@ikastola.eus helbidera idatziz.

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Motibapen gutuna, 
  • kurrikuluma, 
  • diplomaren kopia

GARBITZAILE BAT ETXEPARE LIZEOAN

Data:
Deskribapena:

Baionako Bernat Etxepare lizeoak garbitzaile bat xerkatzen du, 2026ko martxoaren 23tik goiti.

Egin beharrak :

  • Kanpo eremuak garbitu
  • Lizeo barneko ikasgelak, kiroldegia, komunak eta eremu amankomunak garbitu

 

Lan baldintzak :

  • Denbora erdia (17,5 oren/aste)
  • Kontratu mugagabea
  • Lansaria : 912,66€ gordina

 

Abaintailak :

  • Osagarri mutuela
  • 9 aste opor, 5 udan zehar
Bete beharreko baldintzak:
  • Euskalduna izan (edo ikasteko urratsak ereman)
  • Motibatua
  • (+) Garbiketari esperientzia
Bidalketa:

 Hautagaitza igortzeko : Motibapen gutuna eta CV bat helarazi lizeoa@betxepare.eus helbidera idatziz.

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Motibapen gutuna
  • CV bat 

AESH LAGUNTZAILEA

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, Ahalmen urriko haurren Laguntzailea (AESH) bilatzen du :   

  • Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan, 31 orduz aritzeko     -
  • 2026ko urtarrilaren 19tik -> 2026ko uztailaren 3a arte 
Bete beharreko baldintzak:

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak  hauek dira :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
  • Pertsonen laguntzaile edo « Aide à la personne » kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea. 
Bidalketa:

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  •  motibapen gutuna
  • CV bat
  • diplomaren kopia