Seaskako Formakuntza Zentroak bere formakuntza zikloak hasi ditu. Urriaren 1ean, lehen ateraldi pedagogikoa izan zen.
Seaskako dozena bat irakasle joan dira Donostiako Ulia mendixkan kokatua den "Bihotz-inguru" baso eskolaren bisitatzera.
Kati ILLARRAMENDI eskolako sortzaileak, Bihotz-inguru eskolaren filosofia eta funtzionamendua aurkeztu ditu, eskolan eta oihanean egin ibilbidean zehar.
“Naturak eskaintzen eta etengabe eraberritzen duen edukia aukera paregabea da konpetentziak lantzeko! Eremu irekiekiko konfiantzak aurrera egin ahala, basolagun taldea basora irekiz doa, eta ibilbide eta jolasgune berriak ezagutzen. Eguraldi-
aldaketetara egokituta, haurrak giro-aniztasuna azalean bizi du, eta hartaz gozatzeko aukera du. Naturaren eta haurraren arteko elkarreraginak balio mugagabea du.”

