HEZHIk eleaniztasunean engaiatuak diren talde pedagogikoen topaketa eguna antolatzen du martxoaren 25ean, Irungo Ficoba aretoan.
HEZHI proiektuko bazkideok atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu hezkuntza eleaniztunari eskainitako jardunaldi profesional batera, lurraldeko hezkuntza-taldeei zuzendua.
Jardunaldi hau aukera paregabea izango da zuen ikastetxeetan eleaniztasunak planteatzen dituen erronkei buruz elkarrekin hausnartu eta esperientziak partekatzeko, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora arte.
Jardunaldia lan-gune desberdinetan antolatuko da; egitaraua hemen dago eskuragarri.
Adituen hitzaldiak
Zuen lurraldeetako esperientziak partekatzeko mahai-inguruak
Praktika inspiratzaile eta eraginkorren aurkezpena
Topaketa honen helburua hausnarketa pedagogikoa aberastea, tokiko ekimenak balioan jartzea eta mugaz gaindiko hezkuntza-eragileen arteko lankidetza indartzea da. Izen ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak.
Zer da HEZHI ?
HEZHI proiektuak lurraldeko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzen ditu, hizkuntza-oztopoak murriztuz eta mugaz gaindiko lankidetza, mugikortasuna eta integrazioa erraztuz.
HEZHIk hezkuntza eredu eleaniztunei buruzko ikerketa eta hedapena sustatzen du, hizkuntza formakuntza programa berrien baita hizkuntza eta kultura edukietan oinarritzen diren eskola eta eskolaz kanpoko trukaketa programa berrien sortzea ere.
Proiektu berritzaile honek lau ekintza nagusi ditu :
Praktika inspiragarriak identifikatuz eta bisiten bitartez mugako lurraldeetako hezkuntza eleaniztuneko marko teoriko praktikoa sortzea.
Irakasleen eta hezkuntzako profesionalen formakuntza eleaniztuna garatzea.
- Baliabide pedagogikoak eta komunikazio baliabideak sortzea.
- Hezkuntza mugikortasuneko dispositiboak garatzea eta sustatzea.
Norentzat antolatua da topaketa ?
- Irakasleak
- Talde pedagogikoak
- Ikastetxeetako zuzendariak
- Hezkuntza-arloko eragileak
- Prestakuntzako profesionalak
- Hezitzaileak
Etab.
Helburuak ?
- Eleaniztasunaren erronka historiko
eta teorikoak ulertzea - Praktika inspiratzaileak ezagutzea
- Hiru lurraldeetako profesionalekin
trukatzea - Zure sare pedagogikoa garatzea
- Mugaz gaindiko dinamika zehatz
batean parte hartzea
Seaska