2025-2026 ikasturte hastapeneko zenbakiak Seaskan (sartze huntan) :
- Lehen eta bigarren mailan 171 ikaslek notifikazio bat dute.
- 5 Iep egitura ditugu (Inklusiorako egitura pedagogikoa) Seaskako 5 kolegioetan.
Haatik, Frantziako Hezkunde nazionalaren eskutik errezibitzen ditugun medio mugatuek baldintzatzen gaituzte, eskolan inklusioa bermatzea eguneroko desafioa bilakatzeraino. Azken urteetako Frantziako Hezkunde nazionalako engaiamendua mugatua izan da.
Budxeta mugatua: azken hiru urte honetan, Seaskak eta Integrazio Batzordeak, Hezkunde Nazionalak inklusiorako bideratzen dituen baliabideen murrizketa salatu dute. Orroitaraziz sartzetik, urrian jada, Hezkunde Nazionalak AESHak (giza laguntza) diruztatzeko banatzen duen budxeta agortua zuela.
AESH kontratu ezegokiak
Kantina: Hezkunde Nazionalak AESH postuak diruztatzen dituelarik, kontratuak ez dira ikasle egunari egokituak. AESH indibidualen kontratua mugatua da : 23,5 ordukoa da. Ikasle baten astean, 24 ordu klase dira, gehi kantina. Kontratu horiek ez dituzte inklusioan den ikasle baten egun osoa estaltzen. Nahiz eta jateko ere languntza beharretan den.
Ordezkapenak: AESH batek osagarri geldialdi bat duelarik edo ama oporraldirat joaiten delarik, ez da ordezkatua.
AESH-en demititzeak: Uda huntan Hezkunde nazionalaren partez jakin dugu AESH demititze bat delarik, Hezkunde naziolanak medioa berreskuratzen duela eta zoin ikastetxeeri berriz banatzea erabakitzen duela. Horrek erran nahi du Seaskatik kanpo den ikastetxe batek eskuratzen ahalko duela. Erabaki hunen berri, telefonoz ukan dugu. Gure idatzi ofizial baten galderer, erantzunik ez. Gaur egun Seaskan Hezkunde nazionaleko kontratupean 30 AESH dira, urte batez 5 medio galdu ditugu. Erritmo huntan, giza laguntzaren budxeta, fite osoki desagertu da, Hezkunde nazionalaren xede batez. AESH baten demititzea aski arrunta da. Usutan, denbora labur batez lan hori egiten dute, adibidez eraiki nahi duten proiektu profesional gauzatu arte. Lan hori, usutan, etapa pasakorra da AESH postu bat hartzen duten pertsonentzat.
Orotara 2025eko sartzetik, otsaila bukaera arte Integrazio Batzordeak 22 000€ diruztatu du laguntzaile berezituen postuentzat, Hezkunde Nazionalaren hutsuneak tapatuz.
Inklusioaren erreforma sakona.
Aurten Hezkunde Nazionalak eramaiten gaitu inkusioaren erreforma sakon bati buruz. Ekonomiak egin nahian, PIAL-ak ( Pôle Inclusif d’Accompagnement Localisé) laguntzaile berezituak kudeatzen dituen eremu administratiboak, aldatuko dira.
Orain arte PIAL-an antolatzen zen laguntzaile berezituen banaketa, eta Maison Départementale des Personnes en situation de Handicap (MDPH)ak zituen egoerak begiratzen eta ikaslearen txostena aztertu eta notifikazioak banatzen.
Hemendik goiti, PIAL-ak, PAS (Pôle d’Appui à la Scolarité) -ak bilakatuko dira. PAS horiek laguntzaile berezituak kudeatuko dituzte. Beste misio batzu ukanen dituzte. PAS horietan ikasleen egokitzapen galdera ainitz tratatuak izanen dira. MDPHaraino bakarrik egoera pizuak helduko direla. PAS-a Hezkunde Nazionalaren egitura da. Erreforma horrekin helburua eskua berriz hartzea da. Hezkunde Nazionalak kasik egokitzapen egoera guziak PAS-an erabakiko ditu eta horrela bere finantzamendua osoki menperatuko eta hori bistan da ez gorakadan. Beharrak handitzen direlarik, Hezkunde Nazionala logika ekonomiko batean da, osagarri publiko gaia baztertuz. Giza laguntza ainitzez apalduko da. Eta Egokitzapenak ikastetxeetan egin beharko dira.
Sistema baten mugen aurrean, ikastoletan inklusioa bermatzeko Seaska eta IBren engaiamendua
Frantziako Hezkunde Nazionalak inklusioa bermatzeko baliabideak murrizten dituen bitartean, beharrak etengabe handitzen ari dira. Testuinguru horretan, Seaskak eta IBk, elkarlanean, inklusioari loturiko esku-hartzea berrantolatzeko urrats esanguratsuak eman dituzte azken urteotan.
Inklusioa bere osotasunean bermatzea da ikastolen eta Seaskaren erronka nagusia. Ikasleen aniztasuna eta desberdintasunak kondutan hartuz, helburua da haur guztiek ikastolan beren lekua izatea, ahal bezain luzaz eta baldintza egokienetan. Buruan ukan behar dugu lortua den inklusio batek autonomiara eramaiten duela. Giza laguntza ez da erantzun bakarra izan behar. Pedagogiak du ikaslea tresnatzen bere baitatik ahal bezain urrats egin ditzan.
Pedagogiak du ere egiazko inklusio giro bat sortzen, gelan, ikasleen artean, familien artean. Pedagogia egokitzeko erakasle berezituak eta formakuntzak behar dira. Hala ere, esku-hartzeak behar berrietara egokitzeko tenorean, Frantziako Hezkunde Nazionalak ez du baliabide gehigarririk bideratzen. Ondorioz, gaur egun inklusioaren antolaketari loturiko lanpostu gehienak Seaskaren gain gelditzen dira.
Egoera honen aitzinean, Frantziako Hezkunde Nazionalari bost irakasle berezituen ardura beregain har dezan galdetzen diogu. Funtsean, ikastoletan inklusioa burutik buru bermatzeko aukera izan dezagun, beste sareek dituzten baliabide berak eskatzen ditugu.
Sistema aldaketaren parean, IBren errola.
- MDPHaraino arribatuko diren txosten segipena
- PAS-an tratatuak izanen diren txostenen segipena eta egokitzapenen segurtatzea.
- Material pedagogiko berezituaren diruztatzea
- Laguntzaile berezituen kopurua ainitzez ttipitzen bada, erakasle berezituak eta pedagogia ez da aski izanen. Urrats horiek sustengatzeko, ikastoletan langile gehigarri(berezitu) batzu beharko dira.
- Bereziki inklusio egoeran ikasle ainitz diren ikastoletan. Langile horien finantzamendua laguntzeko.
- 2026 kanpainarentzat, IB-ek 156 100€ beharko du.
Urrengo ekitaldiak
- Jantzi salmenta martxoaren 7an eta 8an Oztibarre, Ortzaize, Garazi, Azkarate, Baigorri eta Ortzaizeko ikastolek antolaturik eta MEEK kolegioa
- Kantu bazkaria Senperen martxoaren 14an Senpereko ikastolak antolaturik
- Itsas Laminen korrika martxoaren 15an Angeluko ikastolak antolaturik
- + info mahainak martxoko aste buruetan
Seaska