Skip to main content

MILESKER HERNANI & ORDIZIA !

Submitted by admin on Og, 2014/20/11 - 14:38

Joan den igandean, Hernani eta Ordiziako errugbi taldeen derbia hitzordu berezia izan zen: kari horretan, Seaskaren ikastolen aldeko kanpaina bat antolatu zuten eta sartzeetako irabazien parte bat iparraldeko ikastolentzat atxiki. Nahiz eta aroa euritsua izan, Landare kirolzelaia bete betea zen eta giro sutsua ! Hernanikoek irabazi zuten azkenean. Errebantxa Ordizian izango da datorren udaberrian ! Bihotzetik  milesker bi taldeei eta batez ere Joxe Elosegi (Hernani) eta Kepa Korta (Ordizia) jaunei !

 
 
Hernani-Ordizia 2.jpg